Euskalduna, Babcock Wilcox, Gas de Euskadi, Naval? Euskaltel? Kutxabank?
Telebistetako informatibo baikorren atzetik errealitatearen gordintasuna etengabe agertzen zaigu. Herri honetan enpresa garrantzitsu gehiegi pikutara joaten ari dira, askoren ezgaitasunagatik eta axolagabekeriagatik.
Gas de Euskadi korrika oparitu zuten Bruselasek behartzen omen zuelako. Baina urte pilo pasatu dira eta Europako enpresa publiko gehienek publiko izaten jarraitzen dute.
Euskalduna eta Bacock Wilcox jausten utzi zuten, lehenengoa arin, Madrilek esaten zuelako, eta bigarrena prozesu luze bezain triste batean. Orain Navalekin benetan lotsa sentitzen ari gara. Ez al gara herri moduan denon artean hori salbatzeko gai? Denok inplikatzeko apur bat gehiago? Abiadura Handiko geltokietan 720 milioi Gasteizen, beste 700 Bilbon, Donostian?, Iruñean? Eta ez dago dirurik enpresa garrantzitsuak laguntzeko?
Euskaltelena are lotsagarriagoa da. Jose Antonio Ardantzak lehenengo eta Mario Fernandezek gero, enpresa desagertzeko prozesuan jarri dute. Ardantzak hitzarmen bat apurtzeagatik 200 milioi euroko isuna jasan zuen. Fernandezek bi fondoei enpresaren zati handia bere balio erdian* oparitu zien eta zuzendari guztien artean 40 milioi euro banatu zituen lapurreta hori onar zezaten eta berak egunen baten ezagutzea espero dugun komisioa jasoko zuen. Eta orain Billalabeitia urtez urte Euskalelen akzio gehiago saltzen ari da eta Zegona baino partaidetza txikiagoa dauka orain.
Denon izerdiaz sortutako bi enpresa, Gas de Euskadi eta Euskaltel, dirua barra-barra ematen hasi zirenean merke-merke saldu poltsiko ilun batzuk diruz betetzeko?
Bestetik Billalabeitia ere ez du itxi Kutxabank pribatizatu ahal dela egunen batean.
Aski da!
Ekoneus
Euskalteli buruzko beste albiste gehiago: Euskalteli-buruzko-albisteak-webgune-honetan
order acticin online - buy generic benzoyl peroxide over the counter buy tretinoin sale
where to buy artane without a prescription - cheap trihexyphenidyl tablets diclofenac gel online order