Ekonomia da, ergel hori!

2016-11-20

Donal Trump-ek hauteskundeak irabateko arrazoiak komentatzeko, Isidro Esnaolk ondorengo artikulua idatzi du:

«EKONOMIA DA, ERGELA!»

Laburpena:

Ekoizpen harremanen eraldaketa baztertzen den momentutik, boterea eta aberastasuna sortzeko eta pilatzeko mekanismoak indartu egiten dira. Eskuin indarren garaipen ideologikoa gertatu da

Lelo hori, beste batzuen artean, erabili zuen Bill Clintonek 1992ko hauteskunde kanpainan. Arrakastaz gainera, George Bushi irabazi baitzizkion hauteskundeak eta Ameriketako Estatu Batuetako presidentetza lortu baitzuen. Clintonen kanpainako estrategak, James Carvillek, asmatu omen zuen “Ekonomia da, ergela!” leloa. Eztabaida politikoan ekonomiaren garrantziaz ohartarazteko esaldia besterik ez zen, baina kanpainaren lelo nagusienetariko bat bilakatu zen. Dena den, esaldiak ez du gaurkotasuna galdu, Donald Trumpen garaipenak ekonomiaren inguruko eztabaida piztu baitu.

Harrigarria bada ere, ordutik hona ezkerraren mezu ekonomikoa, maila teorikoan zein praktikoan, gainbeheran joan da. Egun ezkerrak liberalismoaren oinarriak hain barneratuta ditu ezen berezko beharko lukeen diskurtso ekonomikoa erabat desagertu den. Paradoxikoa bada ere, hori ongizate estatuaren aurkako eraso sakona gauzatu denean gertatu da. Kapitala sozialismo errealaren desagerpenaz eta ezkerraren ahuldadeaz baliatu zen ongizate estatuaren moldaketa sakona egiteko: lan erreformak, pentsio sistemaren eraldaketa, sektore publikoaren pribatizazioa, merkatuaren erregulazioaren ezabaketa, eta abar. Eraso horien bitartez herritar xumeen lan eta bizi baldintzak pixkanaka higatzen joan dira. Are okerrago, ezkerraren mezu argirik gabe, langile eta herri sektoreen posizioa bera ere ahuldu egin da. Hori gertatu da, hain zuzen, lanaren eta kapitalaren arteko gatazka gero eta agerikoagoa denean. Baina ezkerreko indarrek ez diote horri aurre egin nahi izan; edo, behintzat, ez dira gai izan diskurtsoa gaurkotzeko eta alternatibak marrazteko. Hori horrela, honako jarrera nagusitu da: eustea jarrera kontserbadorea da, baina, erasoaren norabidea ikusita, zein izan daiteke uneotan eustea baino jarrera aurrerakoiagoa?

Ezker eraldatzailea bere dogmen preso gainbeheran sartzen zen bitartean, sozialdemokraziak liberalismoaren oinarri ekonomikoak onartu zituen. Ezkerreko diskurtso eta praktika beste borroka batzuen inguruan eraiki zituen sozialdemokraziak: hainbat kolektiboren eskubideen inguruan (gay eta lesbianen ezkontza eskubidea...), edo aukera berdintasuna bermatzearen inguruan (ezberdintasun ekonomikoak ukitu gabe). Zalantzarik gabe, gai horiek berebiziko garrantzia dute berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko, baina, ekoizpen harremanen eraldaketa baztertzen den unetik, boterea eta aberastasuna sortzeko eta pilatzeko mekanismoak indartu egiten dira. Gaur egun, esate baterako, enpresa, instituzio moduan, estatua bera baino garrantzitsuagoa bilakatu da gure gizartean. Ezin da enpresaren askatasuna mugatuko duen ezer planteatu, are gutxiago enpresek sortutako etekinak zergapetzea. Erabateko garaipen ideologikoa lortu dute eskuineko indarrek.

Garaipen horrek herritarren gehiengo baten egoera ekonomikoa okertzea ekarri du mundu osoan: leku batzuetan lanik gabe eta zorpetuta bizi dira herritarrak, eta, beste batzuetan, kale gorrian; migraziora bultzatuta denak, kapitalaren atzetik. Eta ezkerraren mezu argirik ezean, eskuin muturreko indarrak potolotzen ari dira. Eta hori ez da soilik gertatu krisian dauden herrialdeetan, herrialde nordikoetan ere gertatu da, aurreko larunbatean, orrialde honetan bertan, Gorka Elejabarrietak gogoratzen zigun moduan.

Ezkerreko mezua gaurkotzeko saiakera praktiko arrakastatsuena eskarmentu handiko bi militante zaharren aldetik etorri da. Britainia Handian Jeremy Corbyn eta Ameriketako Estatu Batuetan Bernie Sanders izan dira hainbat kontzeptu oso sinple eta argi berreskuratu dituztenak. Beharbada, beraiek bezala zaharrak dira, baina, gaur-gaurkoz, azterketak osatzeko ezinbestekoak. Esate baterako, klase borroka. Azken boladan bakarrik Warren Buffet aberatsak erabili du, patxada ederrean gainera: «Klase borrokak existitzen jarraitzen du, eta nire klasea irabazten ari da». Horrelako beste kontzeptu bat esplotazioa da. Horrelako kontzeptuak mahai gainean jarri gabe ezin da azterketarik osatu, are gutxiago ezkerreko alternatiba ekonomikorik sendotu. •


Ogpshg 2024-10-10 06:44

purchase metronidazole sale - buy cheap generic cenforce order cenforce pill


Tevdsr 2024-10-10 06:39

betnovate 20 gm usa - brand monobenzone where to buy monobenzone without a prescription


Enlfoy 2024-10-05 10:07

acticin order - acticin oral order tretinoin gel online


Lldekx 2024-09-30 09:05

cheap cefdinir 300 mg - purchase cleocin gel


Jodrqt 2024-09-30 00:22

buy generic accutane - deltasone 20mg over the counter oral deltasone


Dgryvu 2024-09-24 16:05

how to buy trihexyphenidyl - voltaren gel online order emulgel where to purchase


Jnfhxz 2024-09-22 23:29

buy generic cyproheptadine - purchase cyproheptadine pills buy tizanidine for sale


Pyefkm 2024-09-17 13:06

buy generic baclofen for sale - order feldene purchase feldene for sale


Fotogr 2024-09-12 23:45

cheap diclofenac sale - isosorbide 40mg for sale buy nimodipine generic


Ojtciz 2024-09-11 11:59

pyridostigmine ca - cost imitrex 25mg buy imuran 50mg pills



Iruzkina egin