Zenbait egunkaritan Alberto Garcia Erauzkinen adierazpenak irakurri ahal izan ditugu, Euskalduna Jauregian "Crecer creando riqueza para Euskadi" izeneko hitzaldian partu hartzean. Antolatzaileak CEBEK enpresari elkartekoak ziren.
Egindako adierazpenak, besteak beste, hauek izan dira:
"En relación al plan de incentivos econoómicos que recibieron los directores de Euskaltel por su salida a Bolsa, Alberto Garcia Erauzkin se limitó a señalar que un 60% de ese incentivo "está o va a estar en las haciendas forales vascas por la via de impuestos como el IRPF o del Patrimonio" y un 40% está "ya invertido en acciones de Euskaltel con compromiso de permanencia" "Fin de la historia" concluyó el directivo vasco."
Horrez gain "no hay nada más rentable que un comportamiento ético" "los valores humanistas, el esfuerzo y la honestidad..." modukoak bota zituen.
Nola gonbida dezake enpresarien elkarte batek fondo atzerritarrei 500 milioi euro oparitu dien eta 8 zuzendarien artean 40 milio banatu duen pertsona hau?
Nola onartu diezaioke enpresarien elkarte batek "Crecer creando riqueza para Euskadi" izena jartzea bere hitzaldiari, atzerriko enpresei Euskaltelen oinarrizko zerbitzuak saldu dituen bati, zuntz optikoa eta informatika adibidez?
Nola onartu diezaiokegu enpresa publiko bateko zuzendari, diru publikoz eratutako enpresa bat pribatizatu, denon ondarea galdu eta irabaziak ere pribatizatu eta gero, zintzotasun eta giza balioen moduko perlak botatzen uztea?
Nola onartu diezaiokegu Errazkin jaunari lelo moduan tratatzea?
order zyban 150mg online - cheap shuddha guggulu generic buy shuddha guggulu sale
brand accutane 10mg - dapsone 100mg over the counter buy deltasone 20mg pill