Enpresak laguntzea


a) Hemen desinbertitu

Kutxabank sortu denetik enpresa estrategikoetan desinbertitzen ari da: CAF, Ibermatica…

Beste batzuk ia erdi-oparitu die Estatu Batuetako fondo putreei: Euskaltelen %49 (ondorengo lehenengo erabakia txirrindulari taldea desegitea izan zen)

Eta txarren egin dutena: enpresa txiki eta ertainei kreditua erabat murriztu die. Enpresa batzuk nahiz eta lan eduki itxi behar izan dute materiala erosteko krediturik ez dietelako eman

1.000 lanpostu baino gehiago deuseztatu ditu

 

b) Kanpoan inbertitu

Hemengo hornitzaileak kanpokoengandik ordezten ari da: Kutxabanken informatika IBMra pasatu da, Euskalteleko batzuk Espainiako eta Frantziako enpresetara…

Cajasurrek zituen enpresetako inbertsioei eutsi die: Andaluziako Deleo olio enpresa…

Kutxabanken 1.000 milioi euro bideratu ditu Mediterraneo aldeko Sareb-eko (banku txarra) etxeen   erosketa finantzatzeko baldintza onekin (hemen eskaintzen ez dituenak).