Nola lagundu?


Gure proposamenaren puntuekin identifikatuta sentitzen den edonork edo edozein erakundek lagundu dezake gure informazioa zabaltzen hainbat modutan:

1. Gure webgunea lagunen artean zabalduz (Twiter, Facebook, etab.) eta beraien posta elektronikoa eta posta kodea apuntatzera bultzatuz. Gure newsletter jasoko du horren inguruko informazio gaurkotuarekin.

2. Gure Adierazpena sinatu eta zabaldu

3. Ekintza desberdinetan parte hartu:

  • Norbere herrian hitzaldiak antolatu
  • Lurralde bakoitzean sortu diren lantaldeetan parte hartu
  • Norbere herrian informazioa banatu beste kolaboratzaileekin batera: orriak, kartelak, eta abar.
  • Lanen bat egin talderako: webgunean idatzi, zabaldu, bideoak grabatu, ...
  • Hitzaldiak eman; horretarako prestakuntza jaso eta gure kontaktu sarearen laguntza izango du.

4. Laguntza ekonomikoa. Kutxabank Publikoaren izenean egindako edozein aportazioa ongi etorria izango da.

5. Beste batzuk.

Gurekin harremanetan jartzeko: kutxabankpublikoa[abildua]gmail.com