Soziala izatea


a) Zergatik sortu ziren kutxak? Lukurreria kentzeko eta etxe merkeak eskaintzeko

Sortu zirenean bankuak bazeuden baina lukurreria izugarria zegoen (interes oso altuak) eta etxebizitza eskuratzeko zailtasun handiak.

Horregatik kutxak eta bahitetxeak bi arazo horiek konpontzen laguntzeko sortu ziren: interes baxuak eskaintzea eta etxebizitza eskuratzen laguntzea, baita erakunde horien dirua kudeatzea.

b) Zer egiten ari dira? Bankuak baino txarrago jokatzen ari dira

Kutxabank jende gehien kaleratzen duen erakundea da. Nahiz eta kreditu gehiago eduki, bere izaera sozialagatik, ez litzateke lehenengo lekuan egon behar.

Gainera, ordainean ematea ez du onartzen, ezta alokairu soziala ere ez.

Gehiegizko IRPH indizea aplikatzen jarraitzen du, nahiz eta epai batzuek bere kontra jo duten.

Komisiorik altuenetakoak dituen erakundeetako bat da.

Eta ezin sinisteko gauza bat: kobratzerik ez zuen mailegu poltsa bat bere balioaren %1,5ean saldu dio nazioarteko fondo bati eta horrek kaleratze pilo sortaraziko ditu. Adibidez, Palmira, minusbaliotasuna duen pertsona bat bere ardurapean du eta bere alaba abalatu zuen. Orain, fondo horrek, 400 euro kostatu zaion mailegu bategatik andra horri 27.000 euro erreklamatzen dio. Ordaintzen ez badu, kaleratuko dute.

c) Zer proposatzen dugu? Izaera sozialarekin jarraitu dezala

Komisiorik baxuenak edukitzea, ordainean ematea edo gizarte alokairua onartzea erosleak maileguari aurre egin ezin dionean, gehiegizko indizeak ez aplikatzea… hau da, kutxa legez joka dezala eta ez banku legez.

Gure arbasoek sortu zituzten kutxak eta horien izaera soziala inoiz baino beharrezkoagoak dira une honetan eta horregatik defendatu behar ditugu.