Banku Fundazioen eta kutxen Euskal Legea?

2015-09-02

Urtarrilean, Jaurlaritzak Erkidegoko Kutxa eta Banku Fundazioentzako Lege Aurreproiektua aurkeztu zuen legebiltzarrean. Zuzenketa batzuekin, uztailean berriro aurkeztu dute. Helburua zera da: Estatuak 2013ko abenduan onartutako legeari egokitzea Euskadiko legedia. Harrigarria, aurreproiektua une honetan aurkeztea, espainiar Estatuko hauteskunde nagusien atarian gaudelarik, mapa politikoa erabat aldatu daitekeenean.

Legea PPren botoei esker, UPN eta EAJren laguntzaz onetsi zen. EAJ harro azaldu zen, Kutxabanki egoki zetozkion aldaketak testuan sartu zituelako. PSOE, besteak beste, abstenitu egin zen.

2014ko maiatzean, EAJk berak Rajoyk ateratako aldaketa bati aurka egin behar izan zion, etorkizunean Kutxabank Euskal Herritik babestu ordez Estatu zentraleko atzaparretan jartzeko tranpa zekarrelako. Lege hori hobetzearen alde egon behar litzateke EAJ. Indar sortu berrien agerpenak alderdi popularraren gehiengo absolutuaren urraketa ekar lezake. Eurekin izandako elkarrizketatik, Ekoneus-ek nabari du prest leudekeela euren egitarauetan lege hori aldatzeko proposamenak eramateko.

Horra hemen Euskal Kutxei mehatxatzen dien Damoklesen hurrengo ezpata, noizbehinka bere komenentziaz, Rajoyren gobernuak astintzen duena.

Horren bitartean, ikusten dugu finantzaketa tresnekiko ideia ugari zabaltzen ari direla, gobernu autonomoek erabakiak hartu ahal ditzaten talde finantzarioen loturarik gabe, zeintzuk ez duten begiratzen bere onura baino, gizartearenaren ordez, Euskadik hain beharrezko duen sare industriala sortzeko behar lituzkeen kredituak ukatuz. Horra adibide gisa, Gobernuaren proposamena, alegia, Finantzatako Kataluniar Institutuaren bidez Banku Publiko bat sortu, edo UGT eta CCOOk planteatu dutena, hots, banku publiko bat sortu behar dela, krisia saihestea erraztuko lukeena. Uztaileko aurreproiektua aztertzen bada urtarrilekoaren ondoan, harrigarri deritzogu nola Irekia orri ofizialean agerturiko 40 ekarpenetatik bat ere ez den izan onartua.

Aldiz, kontra bai, etorkizuneko akzionistentzat mesedegarri liratekeen aldaketak sartu dira, Obra Sozialerako bideratu behar liratekeen Kutxabank bankuko dibidenduak eskuratzeko baldintzak samurtuz, akzionisten eskuetara errazago pasa daitezen, Kutxen Patronatuak adierazi bezala. Kutxen helburu ziren Obra Sozialerako fondoak murriztea suposatzen du joko horrek, joera markatuz. Neurri hauekin bankua eskuragarriago izango dute etorkizuneko erosleak.

Horregatik uste dugu hauteskundeak ekarriko dituzten emaitzek ezagutu aurretik, garaiz eta jokoz kanpo datorrela aurreproiektuaren aurkezpena.


Rvjzqd 2024-07-23 01:08

cheap noroxin - confido pill buy generic confido over the counter


Dcndae 2024-07-22 14:25

lasuna pills - diarex brand order himcolin pill


Hfasgj 2024-07-20 02:05

atorvastatin order - order bystolic 20mg order nebivolol 20mg for sale


Uczzvz 2024-07-19 00:13

order generic gasex - cheap diabecon online buy diabecon no prescription


Mjqozo 2024-07-17 19:25

atenolol 50mg ca - oral atenolol coreg online order


Vefjcu 2024-07-15 19:40

order arava without prescription - purchase risedronate generic how to get cartidin without a prescription


Fxqhxk 2024-07-15 17:12

order verapamil 240mg pill - valsartan 80mg price buy tenoretic pills for sale


Lcccrg 2024-07-13 02:13

where can i buy rogaine - buy proscar online propecia 1mg pills


Oazfly 2024-07-11 21:53

purchase durex gel sale - buy durex condoms order zovirax


Sjmcxj 2024-07-08 19:06

buy ondansetron cheap - order detrol 2mg sale ropinirole 2mg ca



Iruzkina egin