Jardunaldiaen bideoak igonda daude: Finantza Sistema publikoak munduan eta Euskal Herrian

2021-05-06

Bideoak

1. Eric Toussaint - ¿Qué hay que hacer con los bancos? ¿Por qué hay que socializarlos? https://youtu.be/YmONLQqqu9w

2. Julio Rodríguez López - La eliminación de la banca pública en España 1991-2020 https://youtu.be/bO-H0M3Pyd4

3. Adrian Zelaia - Bankuen jabetza herrialde gainerakorretan: https://youtu.be/a1ircp9UIc0

3. Adrian Zelaia - La titularidad bancaria en los países emergentes https://youtu.be/22X8BXBSCC8

4. Finantza sistema publikoak...Jardunaldiak: Galderak-Preguntas. Maiatzak 20 https://youtu.be/Cs2ioP0Ze18

MAIATZAK 27

5. Arantza Urkaregi Etxepare - Aurrezki kutxetatik Kutxabankera: euskal finantza sistema publikoa izateko aukera galdua?  https://youtu.be/6q8D9WEpEq0

6. Arantza Urkaregi Etxepare - De las cajas de ahorros a Kutxabank: ¿Se ha perdido la opción de tener un sistema financiero público vasco? https://youtu.be/0lVGk33cajs

7. Patxi Zamora - Desaparición de la CAN: No pagan los responsables, sino los denunciantes: https://youtu.be/cfja3-susBc

8. Jon Basabe Barandaño - Kutxabank: nola berreskuratu kontrol soziala? https://youtu.be/PCItWvPG16Y

9. Jon Basabe Barandaño - Kutxabank: ¿Cómo recuperar el control social? https://youtu.be/ySMhYXuJfB4

10. Finantza sistema publikoak...Jardunaldiak: Galderak-Preguntas- Maiatzak 27 https://youtu.be/OxlodYAzlIc

11. Euskaltel: Naturgas eta Euskaltel pribatizatu, Kutxabank arriskuan… Zerbait egingo dugu?  https://youtu.be/oGbB6MR9ssg

2021eko maiatzean, Kutxabank Publikoa Plataformak antolatuta, finantza sistema publikoei buruzko hirugarren jardunaldiak egin ditugu.

Lehenengo egunean, 20an, osteguna, munduan dagoen egoera ezagutzeko aukera eduki dugu punta-puntako adituen eskutik eta 27an, Euskal Herrian banka publikoari dagokionez, zer eduki dugun, oraingo egoera zein den eta etorkizunera begira nondik jo beharko dugun aztertuko dugu.

Maiatzak 20, 18:00-20:00

Éric Toussaint: ¿Qué hay que hacer con los bancos? ¿Por qué hay que socializarlos?

Julio Rodriguez Lopez: La eliminación de la banca pública en España 1991-2020

Adrian Zelaia: Bankuen jabetza herrialde gainerakorretan

Maiatzak 27, 18:00-20:00

Arantza Urkaregi Etxepare: Aurrezki kutxetatik Kutxabankera: euskal finantza sistema publikoa izateko aukera galdua?
Patxi Zamora: 
Desaparición de la CAN: No pagan los responsables, sino los denunciantes
Jon Basabe: Kutxabank: Nola berreskuratu kontrol soziala?

MAIATZAK 20, OSTEGUNA

Éric Toussaint (Belgika, 1954) legez kanpoko zorrak ezeztatzeko Batzordearen (CADTM) nazioarteko sarearen bozeramailea da. Historialaria, Zientzia Politikoetan doktorea,  ATTAC Frantziaren Kontseilu Zientifikoko kidea eta Munduko Gizarte Foroaren Nazioarteko Kontseiluaren sortzaileetako bat.

Zer egin bankuekin? Zergatik sozializatu behar dira?

Eric Toussaintek Europako banku pribatu handien egoera aztertuko du eta alternatibaren inguruko bere ikuspegia aurkeztuko du.

Irakurtzeko testuak: https://www.cadtm.org/A-que-llamamos-socializacion-del-sector-bancario

https://www.cadtm.org/Que-podemos-hacer-con-los-bancos

Éric-ek Bancocracia liburua argitaratu zuen  (2014, Icaria argitaletxea.

Julio Rodriguez Lopez (Motril, 1943) Ekonomia Zientzietan doktorea da UCM-n (1977). Estatuko Estatistikari Nagusia da, eszedentzia-egoeran, eta Espainiako Bankuko ekonomialari tituluduna, erretiro egoeran.

Andaluziako Juntako Ekonomia kontseilaria, Espainiako Hipoteka Bankuko presidentea, Granadako Aurrezki Kutxako presidentea, Granadako Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko presidentea eta Alcalá de Henaresko Unibertsitateko kudeatzailea izan da.

Gaur egun, INEren Estatistika Kontseilu Nagusiko kidea da.

Arlo ekonomikoari buruz 30 liburu baino gehiago argitaratu ditu.

Espainiako banku publikoen desegitea 1991-2020. CaixaBankek sektore publikoak kontrolatzen zuen bankua (Bankia) xurgatu ostean,gordailuak kudeatzen dituen ohiko espainiar banka publikoa desagertu egin da.

Lehenago, joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, titulartasun publikoko bankuak desagertu ziren, aurretik erosi eta fusionatu zituen erakundea, Argentaria, pribatizatu egin zelako.

Bankia sektore publikoaren eskuetara iritsi zen 2011-12 urteetan banku-sistema saneatzeko egindako eragiketen ondorioz.

2020an, bigarrenez, gobernu sozialista batek banku sistema osoan jarduera propio eta alternatiboa izan zezaketen finantza erakundeekin amaitu nahi izan du.

Banku publikorik ez egoteak banku sistemaren izaera oligopolistikoa areagotzen lagunduko du, zalantzarik gabe, eta herri xeheak finantza bazterketaren ondorioak pairatzeko aukerak areagotuko ditu.

Adrian Zelaia EKAI Group think tank taldeko presidentea eta EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea da. E.B.ko Politika Ekonomikoari buruzko Aholku Batzordean ordezkaria izan da, Mondragon Korporazioko idazkari nagusia, Mondragon Unibertsitateko presidentea, eta hainbat argitalpenen egilea da, horien artean 31 liburu: "El reto de las finanzas", "Modelo de desarrollo europeo. Hacia un nuevo modelo"…

Bankuen jabetza herrialde gainerakorretan Herrialde emergenteak (Errusia, Txina, Iran…) erabat aldatzen ari dira garapen ekonomikoaren ereduari buruz ditugun ikuspegiak. Bereziki, enpresa handien eta gobernuen arteko harremanen esparruan, batetik, eta enpresa handien titulartasunaren kudeaketan, bestetik.

Banku sektorean argi eta garbi ikusten dira joera horiek, gure etorkizunerako benetako erronka diren titulartasun publikoaren eta pribatuaren arteko harreman eredu berriak planteatuz.

Herrialde horietan ikusten ari da banku publikoak desegin eta zalantzan jarri beharrean, finantza sistema publikoen alde egiten ari direla. Eta horiek bideragarritasun eta efizientzia handiagoa dutela.

MAIATZAK 27, OSTEGUNA

Arantza Urkaregi Etxepare matematikan doktorea, EHUko irakasle jubilatua.

BBK-ko Batzar Nagusiaren kontseilari orokor ohia. Kutxabanken sorrera prozesuaren lekukoa.

Horren inguruko iritzi artikulu ugariren egilea: Kutxabankekin gehiago al gara?, BBK, Vital eta Kutxaren bat egiteari buruz, Sagredoren demagogia,… eta baita hitzaldi sorta ezberdinak: Euskal Kutxa Sozialaren alde (bat egitearen garaia) edo Kutxabank lapurtu nahi digute (Mario Fernandezek burtsara ateratzeko apustua egin zuenean).

Aurrezki kutxetatik Kutxabankera: euskal finantza sistema publikoa izateko aukera galdua? BBK-ren izaera sozialetik handia izatearen obsesiora. Caja Sur-en operazioa.

Euskal Kutxek bat egitearen saio ezberdinak.

BBK, Vital eta Kutxa, Kutxabank bihurtzeko prozesu luzea eta korapilatsua:

- Zer dakar banku izateak?

- Aurrezki Kutxak, Banku Fundazioak bihurtzen dira: ordezkaritza zabaletik, alderdi batzuek kontrolaturiko Patronatuetara

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena, kontrol publikoa mantentzeari begira

Kutxabank burtsara ateratzeko saioa eta Kutxabanken finantza politika eta desinbertsio politika

Eta orain zer? Posible da Kutxabanken izaera publikoa berreskuratzea? Ba al dago beste alternatibarik euskal finantza sistema publikoa sortzeari begira?

Patxi Zamora (Iruña) informazio zientzietako lizentziaduna da. Kazetaritza lanez gain 32 urtez Iberiako langilea izan da 2018an Guardia Zibilaren betoagatik kanporatu zuten arte, CAN-Nafarroako Kutxa ez desagertzeko eta korrupzioa salatzeko Kontuz Elkartea bultzatu eta horren bozeramalea izateagatik.

Bi liburu idatzi ditu: “Urralburu, Corrupción al servicio del estado” eta “El banquete”.

CANen desagerpena: arduradunek ez dute ordaindu, salatzaileek baizik

Kontuz-en deskribapena: zer den, noiz jaio den, 4 lehendakari inputatuta. 3 zutabe: kazetaritza ikerketa, talde juridikoa eta herri ekintza.

CAN desagertzeari buruzko lana. Erregimenaren salaketa, ustelkeria eta batere demokratikoa ez den politika. Manifestazio handiak, iraulketa instituzionala. Salaketaren ibilbide orria, hainbat kereila eta, ondoren, mendekua.

CAN publikoa. Kutxa publikoa, estatutu komunistak. Helburu politikoa, euskal batasuna saihestea eta kontrol ekonomiko eta politikoa.

Kaleratzea. Beste ustelkeria kasu bat. Arrazoitu gabeko kaleratzea, jada ez epaiketarik gabe, akusaziorik gabe baizik. Garrantzia ikuspuntu sindikaletik: azalpena eta albisteak. Herritarren, sindikatuen, kazetarien, politikarien… babesa eta Guardia Zibila. 3 urte hauetako kontaktuak eta informazioak.

Jon Basabe Barañano Erretiratu berria, Fisikan lizentziaduna, Mikroelektronikan eta Automatikan Masterra, irakaskuntzan eta Fagor Automationen I+G+b arloko ikertzaile gisa lan egin du. Enpresa hori teknologia-maila handikoa da, eta CNCn eta bereizmen handiko posizioan aritzen da makina-erremintaren sektorean. Kooperatiba horretako Kontseilu Errektoreko lehendakariordea izan da 12 urtez.

Mugimendu sozialetan parte hartu izan du eta , Kutxabank Publikoa plataforman parte hartzen duen Ekoneus elkarteko kidea da.

Kutxabank: nola berreskuratu kontrol soziala? EAErentzat aukera ona da Kutxabanken akzioak BBK, Kutxa eta Vital kutxen esku jarraitzea. Estatuko kutxa gehienak banku pribatuek xurgatu zituzten, Kutxabank eta Ibercaja izan ezik, edo baten baten partaidetza publiko txikia geratzen da (Unicaja...).

Kutxabankek merkatuaren zati handi bat kontrolatzen du, eta ondo orientatuta egonez gero, funtsezko tresna izan daiteke Euskal Herriak aurrera egin dezan.

Kutxabank Publikoa Plataforman parte hartzen duten eragile sozial eta sindikalek eta hainbat eragile politikok bultzatutako mobilizazio sozialek eragotzi egin zuten 2014an Kutxabank pribatizatzeko ahalegina, EAJk Mario Fernandezekin eta PSEren eta PPren laguntzarekin bultzatuta. Garaipen sozial horrek Kutxabanken kapital soziala kanpoko erakunde pribatuen jabetzara igarotzea eragotzi zuen, aurretik Gas de Euskadirekin eta ondoren Euskaltelekin gertatu zen bezala.

Batzuetan tinko eustea garaitzea da, baina, gainera, Aurrezki Kutxen garaian egon zen kontrol demokratikoa berreskuratu nahi du Plataformak,  Kutxabank bertoko garapen sozial eta ekonomikoaren motorra izan dadin.

Baina zelan aldatu EAJk, PPk eta PSEk eraiki duten sasilegezko sare itxi hori haiek dena kontrolpean edukitzeko eta haien ondorengoak aukeratzeko? 


Lpjiet 2024-04-16 13:22

buy desloratadine sale - beclomethasone over the counter albuterol 2mg canada


Ibsial 2024-04-14 23:11

depo-medrol without a doctor prescription - buy montelukast 10mg sale cheap astelin 10 ml


Mrqtyt 2024-04-14 03:02

order ventolin generic - seroflo generic order theo-24 Cr 400 mg for sale


Vscdwa 2024-04-11 23:09

generic stromectol for humans - order doxycycline for sale buy cefaclor generic


Qjolcw 2024-04-10 12:09

buy cleocin pills for sale - cheap chloramphenicol buy chloromycetin pill


Twafho 2024-04-09 06:22

buy zithromax 250mg without prescription - buy generic tindamax 500mg ciplox 500mg cheap


Qonknb 2024-04-04 23:51

buy amoxil without a prescription - order generic erythromycin 250mg order ciprofloxacin 500mg for sale


Ozeabz 2024-04-03 07:44

augmentin buy online - buy trimethoprim tablets buy cipro 500mg generic


Paxvav 2024-04-01 09:19

atarax price - order lexapro 20mg for sale order generic endep


Wbyofs 2024-03-30 12:21

order seroquel 100mg for sale - cheap bupropion generic brand eskalith



Iruzkina egin