Mario Fernandezek berak"ez dituela zauritakorik uzten" aipatu berri du Epaitegitik irtetean. Baina BBKn eta gero Kutxabanken egin duen gestioa ikusita, kontrakoa ikusten da.
Zauritu asko utzi ditu: lehenengoa Kutxabank. Fusioari begira, BBK, Kutxa eta Vital batuz gero, BBKek %50 baino gutxiago edukiko zuen, hau da, Kutxa eta Vital batuta ezin izango zuen nahi zuen guztia egin eta horregatik Casajur erosi zuen desesperatuki bolumena handitzeko eta horrela Kutxabanken lortu zuen %57ko gehiengoa erdiesteko.
Hori lortzeko, noski, Cajasurreko zulo inmobiliarioak, preferenteak, kobratu ezinezko milaka mailegu... bereganatu zituen. BBK-k eta bizkaitarrok galdu genuen dirua ez dago jakiterik. Batzuek 3.000 milioi direla diote, beste batzuek gutxiago, 1.000 milioi (210 preferenteak, 400 kobratu ezinezko maileguak, 400 higiezinetako diru galerak). Benetako kopurua agian ez dugu inoiz jakingo. Hala ere itzelezko diru galera harrokeria hutsagatik.
Beste zauritu bat Euskaltel izan da. Mariori esker, euskal herritarron osorik zen enpresa orain erdiaren jabe baino ez gara eta bestea Estatu Batuetako fondo biri saldu die. Hauek noski, merke erosi ondoren, orain atarramendua atera nahi dute enpresa Burtsara aterata eta garestiago (benetako prezioan) saldu.
Zauritu gehiago utzi dizkigu Mario Fernandezek baina baita hildako bat: Euskaltel Txirrindulari taldea.
.
buy betnovate paypal - buy betamethasone 20 gm creams buy generic monobenzone online
isotretinoin 10mg brand - buy accutane 20mg without prescription buy deltasone 5mg generic
how to get periactin without a prescription - buy periactin 4mg sale buy tizanidine no prescription