Orain urte gutxi Kutxabankek Euskaltelen zati handi bat bi fondoei merke-merke saldu zien eta burtsara ateratzean fondo bi horiek gastatutakoaren ia bikoitza atera zuten. Eskandalua izan zen baina horien errudunak, Mari Fernandez eta Euskaltelen zuzendaritza taldea, "eskupeko" handia izan zuten eta 40 milioi euro euren artean banatu zuten enpresa iapublikoa oparitzeagatik (Mari Fernandezek zenbat jaso zuen ez dakigu publikoki baina suposatzekoa da zuzendariek beste edo gehiago aterako zuela). Estatu espainiarreko aurrezki kutxa batzuen zuzendari ohiak inputatuta ikusi ditugu jokabide desegokiengatik baina hemen ez da inor epaitegira eraman, zoritxarrez.
Orain pelikularen bigarren atala dator: Euskaltelen zati handi bat saltzean Kutxabankek akzioen laurden inguru baino ez dauka gaur egun eta beste akziodun nagusia, Zegona, akzio gehiago erosten ari da kontrola hartzeko. Zertarako? ba seguruenik Euskaltel desagertarazteko beste handiago bati salduz eta bigarren pelotazoa egiteko, denon kontura berriz ere, noski. Horrek zer esan nahi du? Ba lanpostu pilo bat galdu, aberastasuna galdu, kontrol politikoa galdu…
Eusko Jaurlaritzak, bere garaian, industri politika nahiko egokia egin zuen Euskadiko Gasa eta Euskaltel sortu zituenean. Lehenengoa aspaldi galdu genuen eta baliteke orain bigarrena galtzea. Atzerantz goaz argi eta garbi.
Mario Fernandez eta hori egiten utzi ziotenak errudun nagusiak ditugu.
Zegona-quiere-relegar-a-kutxabank-y-hacerse-con-el-control-de-euskaltel
После недоразумения с подругой решил принести извинения с помощью яркого букета. "Цветов.ру" оказался моим надежным союзником – быстро, красиво, и главное, с душой. Цветы стали настоящим мостом к миру гармонии и понимания. Советую! Вот ссылка https://groznyj-sweet-smoke.ru/simf/ - доставка цветов 24
zithromax over the counter order omnacortil pills order neurontin 800mg sale