Aurrezki kutxak suntsitu ondoren, Bankia azkena, bankuen oligopolioak herritar eta enpresak inoiz baino gehiago pobretzen ditu orain

2024-04-30

Ez dute lotsarik: lapurtu, lapurtu eta lapurtu!

Bankuek eskumarekin beti asko irabazi dute baina orain, euren burua "ezkertzat" dituztenekin lapurretak maila guztiak gainditu ditu. Europak interes tasak asko handitu ditu inflazioa kontrolatzeko aitzakiaren, baina, funtsean igoera horiek dira inflazio handia jarraitzen laguntzen dutenak. Eta puztutako inflazio horri esker bankuak inoizko dirutza handiena poltsikoratzen ari dira herritarren kontura.

Orain, herritarrak despistatzeko diote zerga bat jarri behar zaiela? Beste zerga bat gehiago? Utzi lapurtzeari eta kitto, denak ezer gabe utzi baino lehen!

Eta bankuek, kredituengatik itzelezko interesa kobratzen duten bitartean, jendeak bankuetan duen diruagatik ez dira ezer ordaintzen ari. Gainera, komisioetan nahi dutena lapurtzen jarraitzen dute. Kutxabankek eta gainerako erakundeek, adibidez, kontu ziztrin bat edukitzeagatik ia 23.240 pezeta urte baten (140 euro) . Nola onartu ahal dugu lapurreta hau?

Lan zikina egitearen ardura PSOEri eman zioten. Horrela, Felipe Gonzalezek hiru banku publiko itxi zituen: Caja Postal, Banco Atlántico eta Banco Hipotecario (estatuan etxebizitza publikoaren %40a egiten zuena estatuan eta urtero 10.000 milioi pezeta irabazten zuena.)

Ondoren Aznar eta Zapatero etorri ziren eta burbuila inmobiliarioa sortu zuten, kredituaren babes mugak kenduta, hau da, erositakoaren %80 gehienez eman beharrean %120 ematen hasi ziren (altzarietarako, autorako....), ordaintzeko gaitasunik ez zutenei barne.

Erraztasun horrekin etxeen prezioak itzelezko igoerak izan zituzten, burbuila handia sortuz. Eta azkenean jendeak horrelako prezio altuen interesei ezin aurre egin eta ezordainketak handitu ziren. Bestetik bulegoak haien lurraldetik kanpo kontrol barik zabaltzen hasi zirenez, gastuak asko handitu ziren. Bi faktore hauekin, porrotera joan ziren  eta, azkenean, banku nagusiek aurrezki kutxa gehienak beregantu zituzten, pastela euren artean banatuta eta oso merke. Izan ere enkanteetan banku bakarra aurkezten zen kasu bakoitzean.

Zapaterok Espainiako Bankuan Miguel Angel Fernandez Ordoñez aurretik jarri zuen milaka eta milaka familia eta enpresa porrotera eraman zituen burbuila hau sortzeko eta aurrezki kutxak bankuei pasatzeko, gaur egun dugun monopolio bankarioa sortuz.

Lana biribiltzeko Rajoyk Popular Santanderren esku geratzen utzi zuen, doan, eta Sanchezek, PNV  eta Bilduren isiltasunarekin, monopolioa areagotu du Bankia Caixari oparituz.

Azkarrak dira eta banku bakarra utzi gabe 3-4 utzi dituzte (oraingoz) baina triunbiratoak (Santander, Caixa eta BBVA) esaten duena gainerakoek bete behar dute: bulegoak itxi, ordutegiak murriztu, gordailuen diruagatik ez eman interesik, onartezinezko komisioak mantendu… ez dago lehiarik, inondik inora. Izan ere, Lehiaren aldeko Epaitegiak besteentzat sortu zuten, ez haientzat.

Hemen informazio gehiago:

https://blogs.elconfidencial.com/economia/el-disparate-economico/2017-02-20/mafo-arruino-espana-pero-esta-acusado-por-su-menor-pecado_1334604/



Iruzkina egin