Jasotako prentsa oharra:
2017ko Aurrekontuak: ekonomian eta gizarte politiketan maldan behera jarraitzeko
Nekane Jurado azterketa sakon hau egin duen ekonomilaria
2017ko martxoaren 17an Bilboko Udaletxeko Zubipean (aurrekontu hauekin etxe bat edukitzeko aukera gero eta jende gutxiagok duela adierazteko), HerriUnik prentsaurrekoa eman du.
Behean sinatu duten gizarte taldeekin elkarkidetzan, ekonomialari zein komunikatzaile den Nekane Juradok ekonomiari buruzko lan sakona aurkeztu digu, hain zuzen, EB-Europako Batasunean eta HEH-Hego Euskal Herriaren egungo egoeraren berri emateko. Azterketan sektoreka aztertu dira Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurtengo aurrekontuak, ahalik eta hobekien aurre egiteko egoerari.
Ondorio gisa esan daiteke baliabide ekonomiko urriak egoteaz gain, gizarte eta lurralde desberdintasunak gero eta handiagoak direla. Azterketan lan handia egin da EAE zein Nafarroako datuak jasotzeko.
Azterketan nabarmendu beharreko zenbait alderdi:
Desindustrializazioa. Lana 80ko hamarkadaren industria krisialdiaren testuiniguruan kokatu da. 1975ean euskal BPGaren % 48,8 industria sektoretik zetorren bitartean, gaur egun % 24 baino ez dator. Gizartearen tertziarizazioa dela eta, soldata errentak 1979an BPGaren % 55 izatetik, 2014an % 47,1 izatera igaro dira. Ondorioa: biztanleriaren ia erdiaren urteko errenta 12.000 € baino baxuagoa da edo ez dute inolako errentatik (EBren esanetan, Langile txiroak). Gainbehera honen eta pobrezia maila altuaren ondorio nagusienetakoa krisialdi demografikoa da.
Krisi demografikoa. 35 urtetan (1981-2016), EAEko biztanleriak % 1,4 baino ez du hazi (2.141.809 biztanle izatetik 2.171.886 izatera). Bitartean, Nafarroan biztanleriak % 25,34 hazi du eta Estatu mailan % 23,1, ia 9 milioi bat biztanle gehiago. Geldialdi horrekin batera, zahartze prozesua ere badator. 2016an, 65 urte baino gehiago dituzten pertsona kopurua 20 urte baino gutxiago dituztenena baino handiagoa zen, hain zuzen % 17,5 gehiago. Bagara kopuru bera, baina zaharragoak.
Fiskalitatea. BEZa % 16 izatetik % 21 handitu da eta lan errentek PFEZri guztira ordaintzen diotena ere handitzen jarraitu dute. Dena den, nabarmen jaitsi da diru bilketa: 2008an biltzen ziren 100 € bakoitzeko 2017an 17 € gutxiago jasotzen dira; aberastasunak denbora tarte horretan (2008-2017) % 5 gora egin duen arren. Hori guztia elkarteen zerga bilketa nabarmen jaisteak zuzenean eragin du. Izan ere, iruzur fiskal eta sozial handia dakar. Ulertezina da HEHko enpresek euskal aberastasunaren (BPG) erdia baino gehiago bereganatzea eta 2017an ogasunean bildu diren 100 € bakoitzeko 7 € soilik ordaintzea. 2008an 2.591 M € ordaintzetik 2017an 1.175 M € ordaintzera igaroko dira.
Kargu altuak eta Kupoa. Eusko Jaurlaritza berrian, 2016. urtearekin alderatuz, goi mailako lanpostu kopurua % 12 handitu da (147 izatetik 164 izatera) eta aholkulari kopurua % 28 (72 izatetik 92 izatera). Bestalde, Kupoak ere gora egin du. 2017an HEHk Madrilera 2.059,52 milioi €-ko behin-behineko Kupo Likidoa bideratuko du, 2016ko kupoari dagokionez, % 17,9ko igoera dakarrena. Bere aldetik Zor Publikoaren zenbatekoak dagoeneko Aurrekontuaren guztizkoaren % 10 hartu ditu: 2017an, Eusko Jaurlaritzak 1.036,27 milioi € ordainduko ditu eta Nafarroako Gobernuak, aldiz, 387,23 milioi.
AHT. Azpiegituretarako inbertsioetan berriz ere AHT-k dena jaten du. Eusko Jaurlaritzak dagoeneko xahutu eta aurreikusitatutako zenbatekoari dagokienez, 3.009,5 milioi € ordaindu ditu, zor publiko moduan finantzatu duena. Zenbateko hori 2017an Etxebizitza eta Hirigintza Zuzendaritzara bideratutako 125,39 milioi €-rekin alderatuz gero, ohartuko gara orain arte AHTerako xahutu dena, adibidez, 24 urtetako etxebizitza aurrekontu baterako behar den zenbateko bera erabili dela.
EUROPA SOZIALETIK GERO ETA ALDENDUAGO
DSBE-RGI. Nekane Juradoren lanari jarraiki, murrizketa lazgarrienak Gizarte Babesaren lehenengo mailan gertatu dira. DSBEn (RGI) eta AESen, 2008. urtean onuradunek izan zuten segurtasun maila mantenduko bagenu, 2017. urtean 532.114.00 € beharko litezke eta ez 402.110.00 €. Ia %30 gutxiago
Etxe kaleratzeak, Etxe Babestuak-VPO. Aipagarria da 2007tik 2017ra arte, 14.932 kaleratze egon direla, familiek ezin izan dutelako euren hipoteka ordaindu.Eta aldi horretan, etxe babestuek prezioa gehien igo dutenak dira m2ko. % 31,87an handitu egin da bien bitartean etxebizitza librearen prezioak % 36,2ko beherakada izan du. 2008-2017 aldian etxebizitzari eskainitako aurrekontuaren benetako balioa % 46an jaitsi da.
Gazteak gurasoekin edo atzerrira. Ondorioz EAEko 18-44 urte bitarteko “gazteen” % 39ak bere gurasoekin bizitzen jarraitzen du, aldi berean, formakuntza hobea dutenek ospa egiten dute; 2009-2014 urteen artean arrozoi ekonomikoak direla medio 14.300 gaztek alde egin dute.
Gastu soziala. Erakarpen eskasak bere zergatiak ditu: EAEk 2014. urtean pertsonako 7.715 euroko gastu soziala zuen. Errenta per capita antzekoa duten herrialdeekin dagoen desberdintasuna nabarmena da: Danimarkak 15.428 €, Holandak 12.166 €, Finlandiak 12.003 €, edo Frantziak 11.098 €.
Osasuna. Erdiguneko eta ipar Europako herrialdeekin gastu sozialean ditugun desberdintasun handiak, oso nabarmenak dira bereziki osasunean eta heziketan. Osasunean inbertitzeko egindako esfortzu publikoa gure ondasunaren BPGdren -% 6,21a eta % 5,22a da EAEn (2014) eta Nafarroan (2011) hurrenez hurren, oso baxua da EUk -28 BPGdren %8,07 arekin 2014. urtean.
Hezkuntza. EAEn, ikus daiteke herritar bakoitzeko gastua 1.661 €tik 2009. urtean 1.545 €ra pasa dela 2014. urtean. Heziketan gastu totalak benetako beherakada jaso du 2008 eta 2017 urte bitartean, % 5,4 eta % 9,7koa EAEn eta Nafarroan hurrenez hurren.
Euskeraren normalizazioa eta kultura. Aurrekontu hauek ez dute instituzioen konpromiso linguistiko eta kulturala sendotzen. 2008-2017 aldian EAEren gastu linguistikoa jaitsi egin da, benetako balioa % 13,9koa baita EAEn. Nafarroan, 2015. urtetik gorakada egon da baina zenbatekoa oraindik ez da nahikoa, inondik inora. 2017an EAEn kulturarako aurrekontua 189,65 milioi €-koa, zenbateko horretatik EITBk 126,13 milioi bere gain hartuko ditu. Gainera, 9 milioi euro baino gehiago transferituko dira fundazio pribatuen defizitak ustiatzeko, esaterako, Guggenheim museoarena.
Eztabaida ez da gastu soziala gastu publikoaren ehuneko bat edo beste bat izan behar den aurrekontuetan, baizik eta gaur egun aurrekontuen bidez bultzatzen ari den zapalketa sozio-ekonomiko-kulturalari nola egingo diogun aurre.
Txoten osoa (100 orrialde), gazteleraz
https://drive.google.com/file/d/0B2jBE8A2WMD9LTNzM3NCOWpGYlk/view
Nekane Jurado Youtuben (11 minutu, gazteleraz) https://www.youtube.com/watch?v=7Dnmx3RHr6A&feature=youtu.be
Momentuz EAE eta Nafarroako aurrekontuen azterketa honekin bat egin duten erakundeak: Eusko Ekintza, Herritar Batasuna, Euskal Herriko Komunistak, Askatasunaren Bidea, Libertate Nafarra
metronidazole tablet - buy cenforce tablets buy cenforce without a prescription
order cefdinir 300mg generic - cleocin over the counter buy clindamycin without a prescription
buy generic artane - buy generic trihexyphenidyl for sale purchase cheap voltaren gel
purchase cyproheptadine generic - periactin where to buy buy tizanidine pill