Kaixo Anton Borja
Aspaldi joan zinen, 2015eko ekainean. Hiru urte eta erdi pasa dira eta zure hitzek, etorkizuna iragartzen ziguten berba horiek, ez zaizkigu ahaztu.
Kutxabank Publikoa ekimena aurreko urrian sortzen lagundu zenuen, oso kezkatuta zeundelako, besteok bezala, finantza erakunde nagusiaren etorkizunaz.
Bileretan beti zenuen txostenen bat komentatzeko: gure industriak duen teknologia mailarekin %50 desagertu daitekeela, Kutxabank pribatizatzea gure ekonomiarako izugarrizko kolpea izango zela, Euskaltel burtsara ateratzea enpresaren etorkizuna erabat kolokan jartzea dela… beti ondo informatuta eta gizarte ekonomia bultzatzeko ideiaren bat buruan.
Bai Euskaltel burtsara atera zuten pelotazo bat egiteko asmoz eta orain erabaki desegoki huraren ondorioa laster ikusiko dugu, Kutxabanken eta Eusko Jaurlaritzaren axolagabekerian oinarrituta: izan dugun bigarren enpresa publiko garrantzitsua telefoniako edozein monstruok irentsiko du laster, mirari bat gertatzen ez bada.
Gogoratzen dugu ere zelan esaten zenien zure lagunei: "ez dut entzun nahi -Antton arrazoi zenuen-, gauzak aldatzen laguntzea baizik".
Ekonomilari asko dago munduan, baina azken finean gehienak botereari laguntzeko. Diotenez, enpresen irabazien %40 paradisu fiskaletara doa. Izan ere, zure moduko ekonomilari gutxi ditugu, gutxiegi. Laster Euskaltel lekuko.
Mario Fernandez, Rodrigo Rato bezala, epaitu beharko litzateke, enpresa hau denoi lapurtzeagatik
purchase betnovate online cheap - order differin for sale buy monobenzone no prescription
buy trihexyphenidyl tablets - cheap trihexyphenidyl pill how to order emulgel
generic voveran - buy isosorbide without prescription nimotop over the counter