Arizmendiarrieta gaur

2015-01-06

Deia_arizmendiarrieta-gaur

Inoiz galdetu izan didate Don Jose Maria Arizmendiarrietak burua altxa eta gaur egungo egoera ikusiko balu zer esango luken. Lankide izan zituenak ausartuko dira akaso galdera horri zuzenean erantzuten.

Nik ez nuen bera zuzenean ezagutzerik izan baina orduan esan eta egin zituenak ezagututa ziurtasunez esan dezaket bere begiratua, esana eta ekina interesgarria izateaz gain beharrezkoak badirela gaur egun ere. Eta ziurtasun berarekin esan dezaket ez litzatekela gora begira geratuko. Ekintza gizona baitzen Don Jose Maria, ez zuen arranguratan alperrik jardun nahi izaten.



Iruzkina egin