Banka Publikoa etorkizunerako?

2016-12-18

Gaur Bizkaiko Batzar Nagusien Aretoan, Ekoneusek antolatuta, Banka Publikoari buruzko jardunaldia egiten ari da.

Goizean bost hizlari entzuteko aukera izan dugu. Batetik, Ekai Centerreko Adrian Zelaiak azken urteotako ikuspegia eman du, bai Euskal Herrian baita estatuan eta Europan ere. Bere iritziz hedabideek zabaldu duten ikuspegia ez da zuzena, izan ere, aurrezki kutxak txarto kudeatzeagatik desagertu direla irudikatu dute eta, benetan gertatu dena izan da goitik kutxak desagertzeko politika bat abian jarri zela. Bere garaian PPko Vicente Martinez Pujaltek Zapaterok Espainiako Bankuan jarri zuen zuzendariaren poliltika ikusita hauxe esan zuen: “el nuevo gobernador del Banco de España tenía en mente liquidar el modelo de cajas de ahorro”.

Herrialde emergenteetan banka publikoa gorantz doa adierazi du eta Errusian, Indian, Txinan, Banka Publikoa %50etik gorakoa da eta ekonomia bizkorrago dabil banka pribatua duten herrialde askotan baino. Banka publikoa duten herrialdeetan ekonomia suspertzeko dirua bideratzen da eta banka pribatua gainlentzen den herrialdeetan ostera inbertsio espekulatiboak nagusitzen dira, ekonomiarako arriskutsua dena.

Ondoren Andaluziako Legebiltzarreko Ezker Anitzeko parlamentaria den Antonio Maillok 2014an eta 2015ean haiek bultzatu zuten proiektuari buruz hitz egin du bideokonferentziaz. Esan duenez, banka pribatuek egindako presioagatik PSOEk atzera egin eta hasieran enpresa txiki eta ertainetarako eta arlo publikoa kudeatzeko aurreikusi zuten finantza erakundea ezin izan da aurrera atera. Azaldu duenez garrantzi handia eman zioten Legebiltzarrak, Kontrol Batzorde bat sortu behar zuen, erakunde berriaren kaudimena eta garapena zuzentzeko.

Ondoren ICADEko ekonomia irakaslea den Rodolfo Riednik honela laburtu du estatuan gertatutakoa: diru publikoarekin aurrezki kutxak, hau da, erakunde publiko batzuk erreskatatu ziren banku pribatuei “oparitzeko”, logikoa zenean kutxak publiko jarraitu, deskontrolagatik egin beharreko gauzak zuzendu eta aurreae jarraitu. Adibidez, esan du, ministerio batean baten batek iruzurra egiten badu, ez lukete ministerio hori kenduko, pertsona hori epaitu baizik.

Gainera Europak estatuari eskainitako 100.000 milioiren truke, kopuru bereko murrizketa eskatu zion. Kontua da azkenean, nahiz eta diru horren erdia hartu, ez ziren murrizketak erdira jaitsi eta aurreikusitako osoa egin zen.

Gehitu duenez, banku publiko bat egiteko legez ez dago inolako murrizketarik eta borondatea baino ez da behar.

Bankia Publikoaren aldeko Plataformako kidea den A. Montes laugarren hizlaria izan da eta gogoratu ditu hainbat lege. Horietan argi azaltzen da gobernuek aukera eta beharra dutela arlo ekonomikoan esku hartzeko, beti ere interes orokorren alde.

Goizeko azken hizlaria Nafarroako ATTACeko Iñigo Muerza izan da. Iñigok Nafarroan gertatutakoa komentatu du, bereziki une honetan dauden albisteak. CAN desagertu ondoren, politika espansionista eroa jarraitzeagatik, Nafarroa banka publikori gabe geratu da. Legebiltzarreko lau alderdien koalizion azterketa bat egitea jaso zen eta horrela lehiaketa egin zen baina kanpoko enpresa handiak bakarrik aurkezteko moduan planteatu zen. Azkenean irabazi zuen enpresa CANen aholkularia izandakoa zen, hau da, desagertzera lagundu zuen enpresa bera. Gobernuak lehiaketa horretan atzera egitea, Iñigoren iritziz, positiboa izan da eta bestelako planteamendu bat egiteko aukera ematen du.

Arratsaldean bost alderdietako hizlariek haien iritzia ematen ari dira une honetan. Partaideen artean Ezker Anitzeko Arantza Gonzalez, EH Bilduko Jone Etxeberria, Equoko Joserra Becerra, Ahal Dugu-Podemoseko Alberto Velasco eta PPko Carlos Olazabal. Oro har banka publikoaren aldeko jarrera defendatzen ari dira. Carlosek, ordea, kutxek erakutsi duten profesionaltasun falta publikotasunaren hutsunean nabarmen utzi ditu. Besteek erantzun diote banku batzuk ere desagertzen joan direla, 10 baino gehiago azken urteotan. Etorkizunari begira, tokian tokiko ekonomia bultzatuko duen finantza sistema bultzatu behar dela aipatu da eta horretarako, Kutxabanken kontrola, banka publikoa edo banka etikoa bultzatu behar dela nabarmendu da. Kutxabanken gizarte ekintzarako irizpideak eta kontrol gehiago egitea ere planteatu zuen Olazabalek.

2016.12.16


Upooqy 2024-09-18 11:14

buy generic periactin over the counter - zanaflex ca buy zanaflex for sale


Lejqvp 2024-09-15 06:40

purchase diclofenac without prescription - order generic diclofenac order nimodipine without prescription


Djjnio 2024-09-14 09:08

order baclofen pills - ozobax canada feldene price


Fppfxs 2024-09-11 17:25

diclofenac pills - buy isosorbide cheap purchase nimotop pills


Ffdodu 2024-09-06 22:24

pyridostigmine for sale - sumatriptan ca azathioprine 50mg pill


Usyedi 2024-09-04 17:44

buy rumalaya no prescription - oral elavil 50mg buy elavil no prescription


Fvyiws 2024-08-31 14:53

diclofenac 50mg over the counter - aspirin cost aspirin order online


Uqylta 2024-08-30 09:08

colospa price - purchase cilostazol for sale order cilostazol 100mg without prescription


Hdfdhv 2024-08-30 01:08

diclofenac online order - aspirin drug aspirin 75mg sale


Mbrkqf 2024-08-27 11:06

colospa for sale - arcoxia 60mg price buy cilostazol



Iruzkina egin