Kutxabankeko eta fundazioetako kide berriak: non dago demokrazia?

2016-07-03

Berrian 

Garan

Ekoneusen iritzia:

Francoren diktadura bortitza amaitu zenean, aurrezki kutxak demokratizatzeko prozesuari ekin zitzaion. Prozesua ez zen behar bezala burutu, izan ere, alderdi politiko batzuek zegokien baino ordezkaritza nabarmen gutxiago izan dute kutxetako batzar nagusietan eta, batez ere, zuzendaritza organoetan azken 40 urteotan.

Udal, aldundi, Jaurlaritza edo Nafarroako Gobernuaren menpe dauden erakunde autonomoetan eta enpresa publikoetan, hauteskundeak egin diren bakoitzean, horien zuzendaritza organoak berriztatu dira, eta, kasu gehienetan, erakunde bakoitzean ordezkaritza politikoa lortu duten alderdien ordezkariak jarri izan dira dagokien boto kopuruaren arabera. Hau logikoa da eta erakunde horiek demokratikoki kudeatzeko bermea da.

Aurrezki kutxen ondoren sortu ziren BBKn, Vitalen eta Kutxa banku fundazioetan ordea demokraziari kolpe zitala eman zitzaion. Lehen, hauteskundeetan kutxa bakoitza zuzentzen zuen Batzar Nagusiak berriztatzen ziren, gaur egun ordea ez. Orain fundazio bakoitzean 15na kide dauzka eta gehienak kooptazioaren bidez aukeratzen dira. Hitz hau ondo ikasi beharra dago, demokraziari ahal izan dioten isekarik handiena delako.

Wikipedian zehazten duenez, kooptazioa da erakunde batek bere kideak aukeratzeko eskumena berak izatea, hau da, erakundeak berak  izendatzen ditu ordezkari berriak. Sistema hau, Wikipediak dioenez, erromatar inperioak, eliza katolikoak, armadak edo faxismoak erabili izan ditu bere kideak aukeratzeko. Hau erabat antidemokratikoa da, kanpotik ezin delako hor barruan eragin.

Euskal Herria, demokraziaren sorlekuetako bat izan zena batzarren bidez herritar guztiek parte hartzeko zutenean hau egitea zinez negargarria da. Batetik, tranpa bat egin zuten, denon diruaz sortu genituen finantza erakunde hauek juridikoki publikoak ez izateagatik. Hori aldatuko beharko litzateke erakunde hauek esparru publikora berriz itzultzeko eta akzioak sortzaileen eskuetara itzultzeko. Bestetik, banku fundazioen kideak eta Kutxabanken administrazio kontseiluko kideak demokratikoki aukeratu behar dira, adibidez, herrialde bakoitzeko foru hauteskundeetako emaitzen arabera.

Azken asteotan Vital eta Kutxako banku fundazioetako eta Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatu dira eta horietan gehienetan ez dute irizpide demokratikorik erabili. Gainera aditu profesionalak aukeratzen dituztela aipatu dute baina ezkutatu dutena da kide horiek denak kolore politiko zehatzetakoak direla.

Azken aldaketak egin baino lehen, EAJ-PNVk hiru fundazioetan zegokion baino %21  ordezkari gehiago zeuzkan, PPk %14 gehiago eta PSOE-PSEk %12 gehiago. Bilduk eta Ahal Dugu-Podemosek ordea, ez zuten ordezkaririk nahiz eta azken foru hauteskundeetan botoen %35 lortu zuten bien artean. Hau da, ikuspuntu sozioekonomiko desberdinak dituzten herritarrei eta haien alderdiei debekatu egin zaie, denon diruz sortutakoak diren eta herri honen aurrezkien %42an kudeatzen duten erakundeetan parte hartzea, behin betirako gainera.

Kutxabanken ere berdin gertatzen da. Oraintsu hiru kide aldatu dira erakunde honen administrazio kontseiluan eta erabat baztertu dituzte beste ikuspegi sozioekonomikoak dituzten alderdiak. Hiru kide aldatu dituzte: EAJtik bi kide joan eta bi etorri dira, PPtik bat joan da eta bere ordez PSOE-PSEko bat sartu da. Aldaketak egin ondoren, lehen bezain antidemokratiko jarraitzen du: EAJ-PNVri, foru hauteskundeen emaitzen arabera 5 ordezkari dagozkio baina 10 dauzka, PSOEk 2 dagozkio eta 3 dauzka, PPri 1 dagozkio eta 2 dauzka. Bestetik Bilduri 3 dagozkio eta ez du bat ere; Ahal Dugu-Podemosi 2 dagozkio eta ez dauka bat ere,eta, beste 2 ordezkari gainerako alderdien artean (Irabazi, Cs, UPD) edo biribilketaren bidez aukeratu beharko lirateke.

Ez dago esan beharrik bestelako ikuspegi sozioekonomikoa duten alderdiek, antidemokratikoki baztertuak izan direnek, badutela pertsona independente eta finantza munduan eskarmentua duten pertsonak aukeratzeko ahalmena eta… eskubidea.

Itzul dadila demokrazia gure finantza erakundeetara!

Ekonenus - 2016.06.27

 

 


Cgkkfi 2024-05-08 20:47

cenforce online stroke - kamagra pills dispose brand viagra online swift


Bsyxwo 2024-05-08 01:56

priligy straighten - levitra with dapoxetine cart cialis with dapoxetine impressive


Wgtkzg 2024-05-06 05:41

buy viagra professional over - eriacta stun levitra oral jelly prove


Vcejfy 2024-05-04 23:49

zocor road - tricor minister lipitor invisible


Hvpfuz 2024-05-04 00:09

rosuvastatin spin - pravachol online valley caduet kindle


Kyhypn 2024-04-30 02:28

lopressor generic - buy cheap losartan order nifedipine 10mg generic


Vexsmj 2024-04-29 08:45

hydrochlorothiazide 25 mg cheap - cheap amlodipine 5mg zebeta 10mg us


Eemekh 2024-04-27 07:06

buy digoxin 250mg sale - cost calan order furosemide 100mg for sale


Zpsvfg 2024-04-26 23:51

famciclovir 250mg cost - buy valcivir 1000mg for sale valaciclovir brand


Uafajt 2024-04-25 04:20

buy generic ketoconazole over the counter - itraconazole price cost itraconazole 100mg



Iruzkina egin