Eusko Legebiltzarrak ez du Aurrezki Kutxen eta Banku Fundazioen Legearen osoko zuzenketa onartu

2016-04-09

Ostegunean Kutxabank ez pribatizatzeko plataformak Eusko Legebiltzarraren aurrean kontzentrazioa egin zuen.

Berrian albistea: EH Bilduk ez du geratu Kutxen legearen tramitazioa

http://www.berria.eus/albisteak/121470/eh_bilduk_ez_du_geratu_kutxen_legearen_tramitazioa.htm

Kutxabank ez Pribatizatzeko Plataformaren iritzia:

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki ­Kutxa eta Banku­ Fundazioen Lege ­proiektuaren kritika

Euskal Kutxak­Kutxabanken pribatizazioaren aurkako plataforma osatzen dugun erakunde sozial eta sindikatuok berretsi egiten dugu euskal kutxak likidatu eta banku bat sortzea, zeinaren jabegoa akziodun pribatuen esku geratuko den, euskal jendarteari egindako iruzur bat dela.

Salatu dugunez, prozesu hau babesten duten alderdi politikoek ez dute eman arrazoi bat ere euskal ekonomiaren eta herritarren aldekoa izango litzatekeela justifikatzeko.

Alternatiba bideragarriak proposatu ditugu, baita exijitu ere ordezkatzen dugun gehiengo sozial eta sindikala aintzat har dezatela, gure herriari funtsezko tresna baten gaineko kontrol publiko eta soziala kendu baino lehenago: Funtsezkoa, diogu, enpresa txiki eta ertainentzako eta pertsonentzako kreditua errazteko; hala izan ohi da beste herrialde europar batzutan.

Beti oztopo bera izan dugu aurrez­aurre: EAJ, PP eta PSEren erabakia. Hauen xedea da banku handien eskariak betetzea eta akziodun pribatuen esku Euskal Kutxen gordailupean dauden milaka milioi euro jartzea.

EAJk, PPk eta PSEk zorrotz jarraitzen diote markatutako bide­orriari: Kutxen lege estatala erreformatu dute, kutxak likidatu dituzte fundazioetan bilakatuz, aktiboak saltzen dituzte, eta Kutxabanken akzioak saltzen dituztenak fundazioen eskuetan.

Orain, Kutxak­-Kutxabanken pribatizazioa are mugigaitzagoa izan dadin, Euskal Kutxen Legea aldatzeko prozesua hasi dute: horretarako aurkeztu dute Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxa eta Banku­ Fundazioen Lege­ proiektua.

Plataformak proiektua erretira dezatela eskatzen dugu, honako arrazoiengatik:

  • EAEren arau ­eremuan Euskal Kutxen likidazio­ egiaztagiria besterik ez da. Hauek banku-
    fundazio bihurtu dituzte, eta beren banku­ negozioa Kutxabanki eskualdatu diote; horrela Lege honen eremutik kanpo geratu dira.
  • Ez gaude ados Legearen xedearekin. Lehen artikuluko lehen puntuaren ondorioz etorkizuneko euskal kutxak sortzeko eta garatzeko aukerak zeharo murrizten dira, onartu egiten baitira 26/2013 Legean ezarritako mugak.
  • Halaber, salatu egin behar dugu artikulu horren beraren bigarren puntuan banku fundazioen eredu antidemokratikoa betikotu egiten dela. Ez dira saiatu ere egin patronatu horiek Kutxentzat ezarritako osaera eta funtzionamendu bera izan dezaten.
  • Aurreproiektu honek ez duenez gaia aipatzen, 15 lagunen esku uzten du fundazioko patronatuaren esku dauden Kutxabankeko akzioak noiz eta nola saldu. Hauxe da kapital pribatuak akzioak eros ditzan inolako eragozpenik izan ez dadin. Gobernuak aurreproiektu hau guk ordezkatzen dugun gehiengo sozial eta sindikalarekin bat ere kontraste, negoziazio eta adostasunik gabe egin du, eta honi buruz plazaratu izan ditugun alternatibak baztertu egiten ditu.
  • Gobernu­ organoak osatzeko proposatu diren aldaketei gehiegi erreparatu gabe ere, erabat gaitzesten dugu aginte mailan herri­ erakundeek duten presentzia galera, eta bezeroei dagozkien postuen %50 “ezarle handi”entzako gorde nahi izatea.
  • Hau ez da euskal ekonomiak, ez enpresa txiki eta ertainek, ezta pertsonek behar duten Legea; aitzitik, testuak estaldura formala ematen dio herritarren baliabideetan egin den harrapaketa bati, betiere akziodun pribatuen mesederako.
  • Berriro diogu, gaur premiazkoa eta ezinbestekoa da: Banku ­fundazioen esku dauden Kutxabankeko akzioak herri­ erakunde sortzaileei itzultzea.
  • Egungo egoerara ekarri gaituzten erabakietan atzera egin dadila Benetako Kutxen Lege bat egitea, haien izaera publiko eta soziala hobetzearren, muga bakarra euskal herritar eta erakundeen erabakiak izango direlarik.
  • Euskal finantza ­sistema publiko bat eraikitzeko beharrezko diren ekimen politiko eta instituzionalak erabakitzea, euskal enpresa txiki eta ertainen eta pertsonen beharrizanak asetzeko aukera emango duena.
  • Legea baztertu dadila, dauden alternatiba ezberdinak kontuan hartu daitezela eta  kontuan hartu dadila erakunde sozial eta sindikalen iritzia.

Gasteizen, 2016ko apirilaren 7

AHT Gelditu Elkarlana –Berri­Otxoak – Bilboko Auzo­Elkarteen Federazioa – Denok lan – Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak – Ezker Gogoa – IRPH Stop – Asociaciones de comsumidoras y consumidores (EKE, UCE, EKA, EHKB, OCUV) – Kutxabank publikoa bilgunea – M15 – REAS (Red de Economía Alternativa y Solidaria) – PAH Kaleratzerik ez! – STOP desahucios Gasteiz – STOP deshaucios Gipuzkoa.d, EHNE – HIRU – ELA – LAB – ESK – STEILAS – CNT

 


Othyab 2024-05-08 08:11

cenforce online rescue - levitra professional online never brand viagra together


Kwxkvn 2024-05-07 17:05

cenforce surface - brand viagra online ah brand viagra pills crouch


Viedle 2024-05-06 21:57

priligy profound - zudena war cialis with dapoxetine once


Ouiwjp 2024-05-06 05:59

priligy suggestion - fildena relax cialis with dapoxetine terrorist


Xpinwj 2024-05-05 17:43

viagra professional online sake - malegra mumble levitra oral jelly online rare


Sncwfl 2024-05-03 11:11

crestor online mr - pravastatin buy argue caduet field


Vntgxi 2024-05-02 20:14

crestor pills freeze - pravachol buy steep caduet online reveal


Kwhlcr 2024-05-02 15:13

simvastatin hush - atorvastatin patch atorvastatin sofa


Hktevf 2024-05-02 00:03

zocor much - tricor pillar atorvastatin faithful


Zxckpk 2024-04-30 04:17

nitroglycerin cost - order indapamide 2.5mg online valsartan 160mg pill



Iruzkina egin