Euskaltel: ez da saldu behar %51era heldu baizik

2015-06-14

-   Kutxabank %49tik %30era pasatzen bada enpresa honen kontrola galduko dugu eta epe erdira desagertu liteke

-          Horrek gaur egun Kutxabankera doazen 25 milioien irabaziak asko murriztea ekarriko du (hiru fundazioetan gizarte ekintzara zuzentzen duen diruaren erdia)

-          Gainera, orain bi urte eta erdi akzioen beste %25a galdu genuen, eta horrekin, euskal herritarrok 250 milioi galdu genuen Euskaltelen balorazio baxuagatik, baita txirrindulari taldea

-          Euskaltel erdia erosi zuten bi fondo atzerritarrek 500 milioi bat euro irabaziko dute. Hedabide batek esan duen moduan: euskal industrian egon den “pelotazorik” handiena

-          Gero Kutxabank pribatizatuko digute?

-          Ekoneusek euskal ekonomia elkarteak partaidetza publikoa %49tik %51ra igotzea proposatu du, enpresaren kontrol publikoa bermatzeko.

Hauteskundeak pasatu arte itxaron dute, albiste txar hau emateko eta berriz ere euskal ondare publikoaren pribatizazioarekin jarraitzeko: Euskaltel burtsara aterako dute. Horrek gaur egun Kutxabankera doazen 25 milioien irabaziak asko murriztea ekarriko du (hiru fundazioetan gizarte ekintzara zuzentzen duen diruaren erdia) eta, gainera, euskal enpresa garrantzitsu honen kontrola galtzea ekarriko du, eta horrekin batera, etorkizun iluna berarentzat.

Euskal Herrian hiru enpresa publiko garrantzitsu izan ditugu: Gas de Euskadi orain urte batzuk pribatizatu zuten, Euskaltel atzetik doa eta laster Kutxabankekin gauza bera egin nahi dute. Hau da eskaintzen diguten herri eta ekonomia eredua? Estatuko politika ekonomiko berdina jarraitzen badugu, noski, estatuko krisi berdina izango dugu.

Bitartean, gainerako estatu europar gehienek, ez dituzte haien enpresa publiko enblematikorik saldu herrigintzarako zein garrantzitsuak diren badakitelako.

Gainera, orain bi urte akzioen %25a pribatizatu zenean Euskaltel 475 milioitan “baloratu” zuten. Erosleak epe laburrean irabazi handiak eskuratu nahi izaten dituzten bi fondo izan ziren eta beste akzio multzo handi bat ere eskuratu zuten. Horrela, euskal enpresa enblematiko honen ia erdia, %48a, atzerritarren eskuetan geratu zen.

Arazoa zera da, Euskaltelek orain 1.500 euro balio duela esaten digutela. Hau da, euskal herritarrok 250 milioi euro inguru galdu dugu Mario Fernandezen salmenta irregular horrengatik

Bitartean, Euskaltel erdia erosi zuten bi fondo atzerritarrek 500 milioi bat euro irabaziko dute. Hedabide batek esan duen moduan: euskal industrian egon den “pelotazorik” handiena, euskal herritarron kontura, noski, saldu zen Euskaltelen %25 Kutxabank enpresa publikoarena eta Eusko Jaurlaritzarena zelako.

Bitartean, “kostuak murrizteko” Euskaltel Txirrindulari taldea desagerrarazi zuten, Euskal Herrirako hain garrantzitsua zena, eta ez soilik kirol ikuspuntutik. Gero externalizazioak, plantilla murrizketa eta abar etorri dira.

Orain, printzipio etiko eta ekonomiko guztien kontra, Euskaltelek 300 milioi euroko kreditua eskatu araziko diote, horietatik 200 milioi euro akziodun guztien artean banatzeko, hau da, fondo biek haien “mozkina” arinago eskuratu dezaten.

Honen aurrean zer esan behar dute eta Kutxabank zuzentzen duten Billalabeitiak eta patronuek? Urkullu jaunak zer uste du? Euskaltel pribatizatzen jarraitu nahi dute? Enpresa garrantzitsu honen kontrola galtzearen alde daude?

Kutxabankekin gauza bera egingo dute, saldu? Euskal Herriak bere finantza tresna nagusia galtzeko Nafarroan UPNren erruagatik CANekin geratu den bezala?

Guzti horrengatik Ekoneusek honakoak eskatu nahi ditu: Euskaltel burtsara ez ateratzea, kreditu hori ez eskatzea, pribatizazioarekin ez jarritzeko eta gutxienez akzioen %2 gehiago eskura dezala %51era heltzeko,  eta noski, Euskaltel txirrindulari taldea berriro abian jartzea.

Baita ikerketa sakona abian jartzea ere euskal herritarrok zergatik galdu dugun 250 milioi euro inguru horiek jakiteko eta horien arduradunak bilatzeko.

Ekoneus ekonomia elkartea

2015eko ekainaren 11


Ygwzog 2024-05-08 03:47

cenforce consider - tadalis pills violet brand viagra online flash


Hjfmnu 2024-05-07 16:34

dapoxetine difficult - suhagra log cialis with dapoxetine grace


Vgvucs 2024-05-05 13:04

viagra professional online total - malegra lid levitra oral jelly rage


Eloudu 2024-05-04 14:00

simvastatin although - zocor group lipitor roll


Guugvz 2024-05-03 06:25

crestor tin - zetia online dread caduet pills anyhow


Czquup 2024-04-30 14:40

purchase nitroglycerin sale - buy generic combipres for sale purchase diovan sale


Rfhluq 2024-04-29 17:10

lopressor sale - buy metoprolol 50mg online cheap buy cheap nifedipine


Beoabe 2024-04-28 14:55

buy microzide medication - plendil usa bisoprolol 10mg drug


Imynlv 2024-04-26 13:31

famvir generic - famciclovir over the counter valaciclovir order


Vhzfma 2024-04-26 12:43

digoxin order online - lasix pills order furosemide pill



Iruzkina egin