Podemos, Ezker Anitza eta EH Bildu Kutxabank demokratiko, sozial eta publikoaren alde azaldu dira Miramonen egindako jardunaldian

2015-05-18

Ekoneusek antolatutako "Kutxabank euskal finantza sisteman" jardunaldian parte hartu duten alderdietatik hiru argi eta garbi azaldu dira Kutxabank ez pribatizatzeko eta bere izaera publiko, sozial eta demokratikoaren alde. Ondorengo adierazpena izenpetu dute:

Donostiako Miramonen egindako “Kutxabank euskal finantza sisteman”  jardunaldiko erabakia

Kutxabanken izaera publiko, sozial eta demokratikoaren eta ez pribatizatzearen printzipioak defendatzearen aldeko proposamena egin dute Stop Kaleratzeak, IRPHk eta Kutxabank Publikoak, hirurak Kutxabank ez pribatizatzeko plataformaren kideek. Eta jardunaldian parte hartu duten alderdietatik hiruk onetsi dute: Ezker Anitzak, EH Bilduk eta Podemos-Ahal duguk.

Gainerako alderdiek ere erabaki honekin bat egitera  gonbidatzen ditugu.

Horrez gain, egunean zehar egon diren ponentziak oso interesgarriak izan dira aurrezki kutxetan gertatutakoa ezagutzeko

Bertan, besteak beste, honakoak entzun dira:

Manuel Pardos (ADICAE banku arloko kontsumitzaileen defentsarako elkartea): Aurrezki kutxen hondorapena horien demokratizazio prozesua ondo ez egitearen ondorioa izan da

Javier Martinez (ASLE enpresa elkarteko lehendakari ohia): BBK-k,  Vitalek eta Kutxak orain 8 urte kredituen interesa euriborra ken 0,5ean eskaintzen zien enpresa txikiei. Gero, bat batean, euriborra baino gutxiago  kobratzetik euriborraren hirukoitzera kobratzera pasatu zen Kutxabank.  Horrekin kreditua erabat guztiz murriztu, enpresen irabazi marjina  desagertu eta  enplegu gehien sortzen duten enpresa txikien etorkizuna erabat kolokan jarri zuen. Euskal Herrian Ipar Kutxa izan da enpresei gehien lagundu dien erakundea, ez Laboral ez Kutxabank nahiz eta askoz diru gehiago eduki.

Adrian Zelaia (Ekai Centerreko zuzendaria): Finantza sistemak ondo funtzionatzeko denon interesak aurretik jartzea eta kontrol soziala behar dira. Bi horiek ez ditugu orain Kutxabanken eta berreskuratu behar dira.  Ezin da herri honen erakunde nagusia oligarka batzuen esku utzi, haien  interes pribatuak bultza ditzaten.

Joxan Urkiola (Kutxako kontseilari ohia): Kutxabankek Sareb-i (banku  txarrean) maileguetarako utzi zituen 1.000 miloi euro hemengo enpresa eta merkatariei utzi izan balie, ez ziren hainbeste lanposturik galduko galdu diren bezala

Jon Basabe: aurrezki kutxen sorrera izpirituak eman die izaera eta bizirauteko indarra. Horiek galtzean, aurrezki kutxak desagertu dira

Enrique Castelló: Estatuko aurrezki kutxek irabazien %25 inguru bideratu zuten gizarte ekintzara, hau da, 2.000 milioi euro inguru. Gaur egun kopuru hori ia laurdenera jaitsi dira eta ez dakigu etorkizunean zeintzuk izango diren. Hau da, gizarteak ia 1.500 milioi galdu ditu urtero. Frantzian aurrezki kutxek eta kreditu kooperatibek aurrezkien %70 eta Alemanian %60 kudeatzen dute. Hemen zergatik ezabatu nahi izan da mende  batean ondo funtzionatu duen eredu hau?

Datu asko, eztabaida eta ekarpen interesgarriak entzuten ari dira gaur, Donostian, Ekoneusek eta EHUko Ekonomia Sailak antolatu duten biltzar honetan.

Biltzarrean aurrezki kutxak idealizatu gabe, kontrolerako zuten gaitasuna nabarmendu da eta, horri esker, hiru kutxak, BBK, Vital eta Kutxa oro har
ondo kudeatu zirela ikusi zen. Baina, azken hiru urte hauetan dena aldatu  da eta kontrol soziala kentzean, inbertsio espekulatzaileetan sartu da. Horien ondorioz, 3.000 milioi euro galdu dira eta Nafarroak bere kutxa galdu du.

 


Pvxzbk 2024-05-08 09:50

cenforce leaf - tadalis pills visitor brand viagra hasty


Kbvfdp 2024-05-08 02:24

priligy coast - sildigra within cialis with dapoxetine maid


Palvacy 2024-05-07 17:42

Can I take my medication with juice or other flavored drinks advair diskus generic?


Palvacy 2024-05-06 05:54

Are there OTC medications for skin rash relief sildenafil citrate tablets Cenforce 100?


Wilgoc 2024-05-05 19:23

viagra professional walk - viagra professional online dust levitra oral jelly splendid


Svhckv 2024-05-05 00:20

zocor suspicious - lopid catch atorvastatin active


Jmbcfc 2024-05-03 12:49

crestor pills grippe - pravastatin buy flood caduet online sway


Palvacy 2024-05-02 14:46

Can I get OTC options for excess earwax relief vidalista 10 side effects?


Keiyyy 2024-04-30 21:32

nitroglycerin over the counter - purchase nitroglycerin for sale buy diovan 160mg online cheap


Rcfiit 2024-04-30 02:55

lopressor 50mg generic - lopressor pills purchase adalat for sale



Iruzkina egin