Pandoraren kutxa zabaldu du

2015-02-07

PPren eskaera bat onartu eta Cabiecesi lansaria ematea ametitu zuela esan du Mario Fernandezek.


ETAren itzalean zegoen «idatzi gabeko tradizio» batekin eta «estatu politikarekin» lotu du operazioa

Mario Fernandez atzo, Bilbon, fiskalaren aurrean deklaratu eta gero.

Mario Fernandez atzo, Bilbon, fiskalaren aurrean deklaratu eta gero. ALFREDO ALDAI / EFE

2015-02-07 / Xabier Martin

Kutxabank bete-betean harrapatu duen ustezko irregulartasun kasuak epaitegietan soka luzea ekartzeko mugarria jarri zuen atzo Mario Fernandezek. Carmen Adam fiskalak entzun ditu jadanik justifikatu gabeko 243.000 euro pagatu zituen bankuko presidente ohiak eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiak esandakoak. Lehenak ozen eta zalantzarako tarterik utzi gabe onartu zuen PPko goi arduradun batek —Antonio Basagoiti, Iñaki Anasagastiren arabera— 2012ko hasieran egindako dei batek eragin zuela Kutxabankek Cabiecesi «lan irteera bat» ematea.

Ez alferrik, Fernandezek «estatu politika» eta ETAren aurkako borrokaren aitzakian «idatzi gabeko legea» aipatu zituen, eta aho bilorik gabe onartu «garbi» izan zuela «hasieratik» mesede politiko eta ekonomikoen ustezko sare horretan parte hartuko zuela, «bidezkoa zelako».

Mario Fernandezek atzo hedabideetara igorritako deklarazioak agerian utzi du Cabieces auzia izozmendiaren punta izan daitekeela gaur arte iraungo lukeen alderdien arteko «tradizioaren» tesian. Kontua da Kutxabank dagoela tartean, eta atzoko deklarazioarekin batera ondorio sakonak eragingo lituzkeen krisia zabal daitekeela euskal politikan, are gehiago 2015 hauteskundeen urtea izanik; 243.000 euroren ustezko irregulartasunaren harira, beste alderdi politikoetako kideak hartu baitzituen ahotan mesede politiko-ekonomikoen tradizio horren adibide gisara, tartean Paulino Luesma eta Enrique Villar Espainiako Gobernuko ordezkari ohiak eta ETAk atentatuan hildako Juan Maria Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil ohia. Fernandezek esaldi biribila bota zuen Kutxabankek Mikel Cabieces PSEko gidariari kasik hiru urtez hilero 6.000 euroko ordainketak egin ziola azaltzeko : «Idatzi gabeko lege bat zegoen, gobernu guztiekin eta alderdi guztiekin funtzionatu duena azken 30 urteotan».

Alderdien arteko mesedeak

Ahots gehiago entzungo dituen arren, Carmen Adam fiskal beteranoak euskal politika baldintzatu dezakeen erabakia hartzeko oinarria dauka jadanik. Finean, EH Bilduk egunotan salatu duen moduan Kutxabank EAJ, PSE eta PP alderdien arteko mesede politiko eta ekonomikoak egon ziren edo ez epaituko du bere lehen balorazioan, nahiz eta epaile batek ikertu beharreko auzia denetz erabakitzean beste aldagai batzuk kontuan hartuko dituen; esaterako, Mikel Cabiecesek (bertan behera utzi du militantzia eta alderdiko zuzendaritza) abokatu laboralista gisa benetan zerbitzu jakinak egin ote zituen Kutxabankentzat, edota Mario Fernandezek ordainketak egiteko agindua eman izanak legezko oinarria zuen ala ez.

Banku erakundearen gidari ohiak diru hori guztia itzuli izanak ez du laguntzen legezko kontratazioan sinesten, are gutxiago Mario Fernandezek berak atzo fiskalari esandakoa entzun eta gero. «Zer egingo zenukete Kutxabanketik ustezko arazo bat kentzeko aitzakian diru kopuru bat pagatzea eskatuko balizue? Ba pagatuko zenukete, nik egin bezala, diru hori edukiz gero».

Fiskalak Billalabeitia Kutxabankeko presidenteak merkatuaren arautzaileen oniritziz (EBZ eta Espainiako Bankua) jarritako salaketa aintzat hartu eta dagokion epailearengana igorriko balu —kasurako, Fernandezek delitu sozietarioa egin duela erabakitzen duelako—, hainbat alderdi politiko gaizki utziko lituzke. Fernandezek azaldutako testuinguruak oinarria duela erakusteko bidea parez pare zabalduko litzateke, izan ere.

BBK, Kutxa eta Vitalek sortutako bankuaren lema eraman duen kudeatzaileak emaitza ekonomiko apartak lortu ditu azken urteetan. Mario Fernandez leman jarri eta bost urtera, Kutxabank Espainiako bankuen sisteman finantza erakunde kaudimentsuena dela erakutsi dute berriki Europako Banku Zentralak agindutako estres testek. Baina EAJrekin duen lotura amesgaizto bihur daiteke aurki Sabin Etxean, orain arte alderdiak eta Eusko Jaurlaritzak «ezustea» baino helarazi ez duten arren, agerikoa delako Mario Fernandezen lotura EAJrekin. Alegia, Andoni Ortuzarren alderdiak jarri zuen Mario Fernandez BBKn aurrena eta Kutxabanken gero.

Iraganeko mamuak

EAJrik ez, baina PSErekin dauka lotura auziko beste protagonistak, dirua jaso zuenak alegia. Mikel Cabieces lehena izan zen atzo fiskalaren aurrean. «Epaileen garaia da». Horixe izan zen BBKko administrazio kontseiluko kide eta Portugaleteko alkate izandakoaren esaldi bakarra, kazetarien galdera andanaren aurrean.

Mario Fernandezek beste ildo bat aukeratu zuen komunikazio politikari dagokionez, hedabideetara igorri baitzuen bere deklarazioaren muina. Bankuko gidari ohiak xeheki kontatu ei zion atzo fiskalari, besteak beste, Cabiecesen kontratazioa beste batzuen esku utzi zuela adierazteko, alor horretan ere ardurak aldendu nahian. «Giza Baliabideen arduradunari helarazi nion jasotako eskaera [PPrena], eta abokatu bulego batekin harremanetan jartzea proposatu zidan hark. Gero, oniritzia eman nion lortutako akordioari». Alegia, bulego horren bidez Gobernuko ordezkari ohiari ordainketak egiten hasteko oniritzia eman zuen «estatu politikak» babestutako eskaera betez. Harik eta 2014ko urria-azaroan 6.000 euroko soldata hori eten zuten arte. «Akordioa likidatu behar zela esan zidan Giza Baliabideetako zuzendariordeak. Onartu nuen, eta likidatu zelakoan nago».

Ordurako Kutxabanken kapital pribatua sartzeko asmoen aurrean protesta anitz eta ugariak gori-gorian zeuden euskal gizartean, eta Mario Fernandezek dimisio eman zuen EAJk berak pribatizazioaren auzian ez zuelako nahi adina babestu. Handik gutxira iraganeko mamuak itzuli ziren, ordea, 2015eko ilbeltzaren 12an hain zuzen. «Kutxabankeko presidenteak bilera batera deitu ninduen, lehen aipatutako akordioaren berri izan zuela esateko. Kutxabanki kalte egingo ziola pentsaraz zezakeela esan zidan. Kutxabank nire obra zela esan nion berehala, eta diru kopuru zehatza jakinarazteko eskatu nion, hura ordaindu ahal izateko». Billalabeitia presidenteak bere aurrekoaren eskaera onartu zuen, Fernandezen arabera betiere, eta arratsalde hartan 243.000 euro ordaindu zizkion Kutxabanki. «Ez nekien ordurako Auditore Batzordea lanean zenik; komunikabideei esker ezagutu dut».

Horiek horrela, Billalabeitiaren aurkako mezu argi bat utzi zuen, haren asmo onak zalantzan jarrita. «Arrazoiak dauden pentsatzeko ez zuela [Billalabeitiak] ezer konpondu nahi, justu kontrakoa baizik, nahiz eta bide batez Kutxabanken izenari kalte egin». Bukatzeko, ustelkeria kasu askotan akusatuek erabilitako konspirazioaren teoriari heldu zion Mario Fernandezek. «Nire ohorearen kontra aritzeko borondatea dagoela argia da. Diligentzia hauek bukatu bezain laster, dagokien ekinbideak gauzatuko ditut».

Viozjx 2024-05-07 02:37

priligy unlock - cialis with dapoxetine stun cialis with dapoxetine thou


Ixnizi 2024-05-06 07:42

viagra professional online barrel - super avana interview levitra oral jelly online brave


Mdxsap 2024-05-04 02:15

crestor pills breeze - rosuvastatin online accident caduet buy lofty


Lyhsvs 2024-05-01 10:09

buy nitroglycerin online cheap - where to buy nitroglycerin without a prescription valsartan 80mg pill


Ctsqft 2024-04-29 10:55

where can i buy hydrochlorothiazide - plendil 5mg tablet order zebeta generic


Wqmxqo 2024-04-29 03:28

metoprolol 100mg sale - order inderal 10mg without prescription adalat order online


Gcxkgq 2024-04-27 09:16

lanoxin price - buy verapamil 120mg online furosemide online buy


Boypsj 2024-04-25 23:50

famvir 500mg cost - acyclovir online buy buy generic valaciclovir over the counter


Fvanmd 2024-04-25 06:30

ketoconazole order - itraconazole price order sporanox 100 mg for sale


Ifdjjv 2024-04-23 03:31

order lamisil - order fulvicin generic buy grifulvin v tablets



Iruzkina egin