EH Bildu: Kutxabanki ustel usaina dario

2015-02-02

EH Bilduren prentsa oharra:

Eskura ditugun mekanismoak abian jarriko ditugu Kutxabank kudeatzen duten alderdi politikoek bankuaren inguruan dagoen ustel usaina argitzeko

Irregulartasunak zoritxarrez ez gaitu batere harritu. Denbora da kanpo ikuskaritzak eskatu genituela, nahiz eta PNV, PSE eta PPk uko egin zioten. Harritu gaituena Kutxabanken dauden eragile desberdinek hartu dituzten erabakiak izan dira, eta horrek gure kezkak areagotu besterik ez ditu egin.

Errepasoa egin dezagun: 2015 hasiera honetan, jada, inork ez du zalantzan jartzen herritarron aurkako politika neoliberalak aplikatzen dituzten alderdi politikoek, kasu honetan, PNV, UPN, PSOE eta PPk, aurrezki kutxak euren interes ekonomiko hutsetarako erabili dituztela.

Jada inork ez du zalantzan jartzen troikaren politikekin bat egiten duten alderdi politikoetako arduradunek herritarron dirua xahutzea helburu besterik ez dutela "kudeatzaile" onaren mozorropean.

Inork ez du zalantzan jartzen dagoeneko, ustez kontrolerako ziren mekanismo guztiak, Espainiako Bankuarenak adibidez, oligarkiaren interesen defendatzaile besterik ez direla izan. CAN eta UPNren kasuan bezalaxe, PNVk Kutxabank hustutzen jarraitzen du: lehenik, kontrol publiko eta soziala herritar guztioi lapurtuz; bigarrenik, aurrezki kutxen historian ezagutu den politika injustu eta antisozialenak aplikatuz.

Mario Fernandez PNVk izendatu zuen Kutxabankeko buru, bere kudeaketa txalotu eta bultzatu besterik ez du egin urteotan. Eta Fernandez buru zuen Kutxabankek aplikatu dituen politika ekonomiko eta finantziero guzti guztiak, Neguriko oligarkiaren kapital metaketa zuten helburu, herritarren eta Euskal Herriaren oinarrizko beharrak kontutan hartu gabe: etxegabetzeak burutzen lehena izan da Kutxabank, herritarrei IRPH indizearen bidez lapurtzen ere bai. Bertako ehun produktiboaren finantza lerroa erortzen utzi du, milaka enpresa eta lanposturen galerarekin.

Baina interes espekulatiboak eta ustiaketa honetan erantzukizuna, noski, Kutxabanken egungo egoera bultzatu duten ordezkari politiko eta sindikal guztiena izan da, ez PNVko "kudeatzaile on" horiena soilik; eta hor dator PSE, haren anaia txikia, bigarren mailako mesedeen bidez, ogi apurrak jasotzera. Batera eginiko ankerkeria guztiek nolabaiteko ordainketa izan behar zuten; lapurrak euren artean anai.

Baina, antza, alfonbra azpiko zaborra gehiegizkoa izan da denen arteko isiltasun horri eusteko eta mugimenduak izan dira euskal troikaren artean: azaroan, Mario Fernandezek Kutxabanken zuzendaritza utzi zuen, atzo Mikel Cabiecesen borondatezko baja alderdian ezagutu genuen. Eta tartean Kutxabaken bi paragrafotako oharra, dirua itzuli dela esanez.

Baina nork hartu ditu erabaki horiek? Zein irizpideren arabera? Non daude erantzukizun politikoak? Auzia bi paragraforekin konpontzen al da? Zergatik uko egin izan diote kanpo ikuskaritzak egiteari? Zer diote honetaz guztiaz PNVko eta PSEko arduradun politikoek?

Publikoki esan dutena baino, mugimendu horiek eragin dituzten arrazoiak dira herritarrok ezagutu beharko genituzkeenak, herritarron ordezkari gisa, herritarron diruarekin egin dutena zer izan den jakinarazi beharko liguketelako.

Testuinguru osoa irakurrita susmoak areagotu eta baieztapen borobilak besterik ezin ditugu egin: euskal finantza-sistemaren gidaritza duten PNV, PSE, PP eta CCOOen arduradun nagusiek euren interes pertsonalak eta euren lagun dirudunen interes pertsonalak soilik defendatu dituzte eta defendatuko dituzte.

Horregatik EHBildutik jarraitzen dugu esaten, inoiz baino ozenkiago, Kutxabank publikoa eta soziala behar dugula, ezkutuko kudeaketa bitarikorik gabe, gardentasuna oinarri izango duena, eta euskal herriko pertsona eta ekonomiaren menpe egongo dena, lagunkeria ilunak alboratuz.

Gai honen atzean gauza asko geratzen dira argitzeko. Erabaki hori Mario Fernandezek hartu zuen Administrazio Kontseiluaren bizkar ala Administrazio Kontseiluak hartu zuen? Kontrolerako zein mekanismo aktibatu dira baldin eta aktibatu dituzten horrelakorik gerta ez dadin? Non geratzen dira erantzukizun politikoak kontuan hartuta Administrazio Kontseiluan PNVko, PPko, PSEko eta CCOOko kideak daudela? Zergatik egin diote uko aipatutako alderdiek kutxetako eta Kutxabankeko ordezkari nagusiak instituzioetan agertzeari? Zergatik uko egin diote kanpo ikuskaritzak gauzatzeari? Honek guztiari kiratsa dario, ustel usaina dario.

EHBilduko gizon-emakumeok parez pare izango gaituzte, herri honetako ehun produktiboa, erakunde publikoak eta herritarren alde arituko den euskal finantza-sistema publikoa defendatuz.


Udehjl 2024-05-11 20:01

brand cialis accurse - zhewitra restore penisole plant


Psodcs 2024-05-08 04:48

cenforce hello - levitra professional joe brand viagra pills ultimate


Tmgxud 2024-05-06 16:13

priligy mind - sildigra mechanical cialis with dapoxetine home


Bsqbsy 2024-05-05 14:07

viagra professional online floor - levitra oral jelly online solid levitra oral jelly online point


Sfzqfa 2024-05-03 07:30

rosuvastatin online alas - caduet pills brood caduet buy outline


Rnxcan 2024-05-02 10:02

simvastatin crash - gemfibrozil watch order lipitor online


Ibmbqp 2024-04-30 15:44

how to buy nitroglycerin - valsartan 80mg canada valsartan 80mg us


Vlvoks 2024-04-28 16:57

purchase lopressor online - nifedipine us order nifedipine 30mg for sale


Oelvko 2024-04-28 16:06

buy microzide sale - amlodipine 5mg generic zebeta over the counter


Druein 2024-04-26 13:58

digoxin over the counter - oral lanoxin order lasix 100mg pill



Iruzkina egin