EAEko aurrezki kutxei eta banku fundazioei buruzko lege aurreproiektua

2015-01-21

Jaurlaritzak honela laburtu lege aurreproiektu hau:

Testu osoa

Euskadiko aurrezki kutxa eta banku fundazioen Lege  Aurreproiektua aztertu du gaur Gobernu Kontseiluak, eta gaurtik aurrera egongo da abian hari dagokion kontsulta-publiko eta alegazio-fasea.

Euskadiko aurrezki kutxa eta banku fundazioen Lege Aurreproiektuak bi helburu nagusi lortu nahi ditu:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei buruzko uneko arautegia aurrezki kutxen eta banku fundazioen Estatuko oinarrizko Legera egokitzea.

b) Berriki sortutako erakunde juridiko diren Euskadiko banku fundazioen erregimen juridikoa erregulatzea, Estatuko oinarrizko arautegi berarekin bat.

Hain zuzen ere, aurrezki kutxen eta banku fundazioen oinarrizko Legea indarrean sartzeak aldaketa nabarmena ekarri du arlo horretako Estatuko oinarrizko arautegietara. Gainera, aurreikusten du Autonomia Erkidegoek aurrezki kutxei buruzko legedia egokitu behar dutela Legean xedatutakora.

Lege-aurreproiektuak, beraz, lehenik eta behin, Euskadin egoitza duten aurrezki kutxen arautegia moldatzea jorratzen du.

Aurreproiektuaren edukiari dagokionez, aurrezki kutxen erregulazioaren abiapuntua une honetan indarrean dagoen arautegia da, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei buruzko ekainaren 14ko 11/2012 Legea. Izaera orokorrarekin, aurreproiektuak indarrean dagoen uneko arautegia mantentzen du eta horren edukia Estatuko oinarrizko arautegi berrira egokitzen du.

Horrenbestez, egun indarrean dagoen arauaren egitura eta edukia lehengo berak dira; esaterako, aurrezki kutxen izaerari eta eginkizunei, sorrerari, bat-egiteari eta likidazioari dagokienez.

Aurrezki kutxen gobernu-organoen kasuan, oro har, egungo arautegiari eutsiko zaio, Estatuko oinarrizko arautegi berrira egokituko den arren.

Bigarrenik, lege-aurreproiektuak, aurrezki kutxekin erlazio estua izaki, Euskal Autonomia Erkidegoko banku fundazioen erregimenaren erregulazioa jorratzen du, arlo horretako oinarrizko arautegiaren ezarpenak betez.

Aurreproiektuak barne hartzen ditu banku fundazioen jardueraren elementu nagusiak; alegia, estatutuak, eraketa-zuzkidura eta fundazioaren ondarea.

Gobernu-organoei dagokienez, arautu egin dira patronatua, osaera eta patronoak, horien betekizunak ezartzeaz gain. Betekizunok, aurrezki kutxen administrazio kontseiluko kideek bete beharrekoak izango dira.

Horren harira, halaber, aurrezki kutxetan bezala, inbertsioen batzordea eta gizarte ekintzako batzordea gobernu-organo gehigarri izango dira aurrerantzean, araututakoaren arabera.

Aurrezki kutxen eta banku fundazioen ikuskaritza-erregimenari dagokionez, aurreproiektuan aurreikusitakoaren arabera, eginkizun horien ardura Eusko Jaurlaritzako finantza arloko Sail eskudunari egokituko zaio, euskal kutxen jardueran ohikoa izan den bezala.

Azkenik, lege-aurreproiektuak gizarte ekintzaren kudeaketa eta garapena arautzen du, bai aurrezki kutxetan bai banku fundazioetan, honako alderdi hauetan: gizarte ekintza motak, kudeaketa motak edota gizarte ekintzara bideratutako aurrekontuen osaera, gauzapena eta likidazioa.


Ummzso 2024-05-09 01:11

brand cialis arm - alprostadil colon penisole eleven


Dysjzr 2024-05-08 19:33

brand cialis reference - penisole impression penisole ear


Fexzvr 2024-05-08 17:01

cenforce 100mg sale - kamagra pills misty brand viagra online press


Yhbtby 2024-05-08 12:55

cenforce online spear - levitra professional online alarm brand viagra pig


Hqorbk 2024-05-06 10:05

dapoxetine warn - levitra with dapoxetine buzz cialis with dapoxetine free


Uergug 2024-05-06 05:26

priligy get - aurogra society cialis with dapoxetine term


Qwmngp 2024-05-06 02:31

viagra professional heaven - malegra ashamed levitra oral jelly rouse


Zmrdsu 2024-05-05 22:39

buy viagra professional summer - levitra oral jelly online ear levitra oral jelly online favour


Caalhi 2024-05-03 20:51

rosuvastatin pills tent - crestor pills wade caduet online surround


Dltbfr 2024-05-03 16:15

rosuvastatin citizen - ezetimibe buy board caduet online win



Iruzkina egin