Elkarrekin ahal dugu, abenduaren 20an, 12:00tan Bulebarrean, Denok kalera, epaiketa eta zigorra errudunentzat

2014-12-08

 

STOP DESAHUCIOS GIPUZKOA

POBREZIAK ETA DESPAREKOTASUNAK MILAKA AURPEGI DITU, ETA ERANTZULEAK BANKARIAK, MULTINAZIONALAK ETA EUREN ZERBITZURA DAUDEN GOBERNU USTELAK DIRA.

Munduan 1.300 milioi pertsonatik gora egunean euro bat baino gutxiagorekin bizi da. Pertsona horien %70a emakumeak dira. EAE-n 250.000 pertsona inguru dago ezegonkortasun egoeran, horietatik 127.000 jada pobrezian bizi direlarik.

Egoera hauek arrazoi berbera dute: pertsonak eta bizia alde batera utzi eta dirua helburu duen sistema ekonomikopolitiko-sozial eta kultural bat, aberats eta behartsuen arteko tartea handitzen duena, emakumezkoen eta gizonezkoen

arteko botere-erlazio desorekatuak betikotzen dituena eta emakumezkoak eta natura bereziki azpiratzen dituena. Horregatik aurten ere, eta hirugarren aldiz jarraian, Gipuzkoako KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS eta IRPH STOP kolektiboek, Donostiako Zero Pobrezia, Duintasuna, Gepe eta Donostiako koordinadora feminista bezalako eragileekin batera, kalera irteteko dei egiten diogu gizarteari, pobrezia eta desparekotasunaren aurkako manifestazioan, abenduaren 20an, larunbatez, eguerdiko 12etan bulebarrean. Berriro ere KRISI HONEN ERRUDUNAK DIRENENTZAT EPAIKETA ETA ZIGORRA EXIJITU ETA ONDORENGO HAUEK ALDARRIKATUKO DITUGU:

  • Etxerik gabeko jendeari eta jenderik gabeko etxebizitzei Stop! Etxebizitzaren euskal lege bat exijitzen dugu, banketxeen esku dauden etxebizitzak zigortu eta desjabetuko dituena eta etxebizitza sozialen parkean sartzera derrigortuko duena.
  • Pobreturik edota langabezian dauden familien, porrot egin duten autonomoen eta horien guztien abal emaileen etxegabetzeei Stop! Etxea ordainetan eman eta alokairu soziala exijitzen ditugu. Zorra kitatu edota gutxitzeak ere bai. Bigarren aukera bat izateko eskubidea aldarrikatzen dugu.
  • IRPHaren lapurretari STOP. Euriborra atzerako eraginez aplikatzea eta lapurturikoa itzultzea exijitzen dugu.
  • Pobrezia energetikoari STOP. Pobreturiko familiei argindar edota gas mozketarik ez. Fakturak ez ordaintzegatik jarri diren salaketak erretiratzea eskatzen dugu. Kutxabank akzioduna den Iberdrola euskal multinazionalak jarriak dira gehienak.
  • Ahulenen pobrezia eta bazterketari STOP, adibidez haurren malnutrizioa, adingabeak bere kargu dituzten emakumeak edota pentsio oso txikiak dituzten edadetuak, batez ere alargunak, askok gainera langabezian dauden senideak mantentzen dituztelarik. 2015eko aurrekontuetan RGI eta gizarte laguntzetarako diru gehiago exijitzen dugu.
  • Iruzur fiskalari STOP. Batez ere aberatsenen kasuan: enpresa eta ondasun handiak , izan ere zerga bidezkoago batzuekin gizarte gastu handiagoak ordaindu eta pobrezia txikitu dezakegu.
  • Zerbitzu publikoak deusezteari STOP. Zerga sistema bidezko eta birbanatzailea behar dugu, gehien dutenek gehiago ordain dezaten. Horrela osasun zerbitzuak, hezkuntza eta gizarte laguntzak ordaindu ahal izango ditugu.
  • Kutxabanken pribatizazioari eta gizarte ekintza deusezteari STOP. Kudeatzaile politikoei (PNV, PSE eta PP) eta zuzendaritzako kideei exijitzen diegu euskaldun guztion ondarea inbertitzaile pribatuei ez saltzeko. Gainera, etxea ordainetan hartu eta alokairu soziala eman dezatela exijitzen dugu, banku jarduera bidezkoen kode baten bidez, pyme eta familiei maileguen iturria ireki eta horrela negozioak itxi eta langabezia igotzea ekiditeko. Kutxa publikoa eta kontrol soziala duena izan dadila, gizartearen eta bere industriaren zerbitzura.

Talde politikoek, autonomi erkidegoko Parlamentuak, diputazioak eta udalek, beharrezkoak eta erabat bidezkoak diren herritarron proposamen hauek kontutan hartuko dituztenaren itxaropena dugu, zinez, egoera honen soluzioa beraien eskuetan baitago. Beraiek eman diezaiokete konponbidea:

  • ETXEBIZITZAREN EUSKAL LEGE BAT.
  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREALITATERA EGOKITURIKO GUINDOS DEKRETU EDO BANKUJARDUERA EGOKIEN KODE BAT, baliabiderik gabeko zordunei etxea ordainetan eman eta alokairu soziala posible egingo diena.
  • BIDEZKOA DEN ZERGA-SISTEMA BATEN BITARTEZ IRUZURRAREKIN BEHINGOZ AMAITU
  • IBERDROLA eta beste energia konpainien FAKTURAK ORDAINTZEKO LUZAMENDU BAT NEGOZIATU
  • GIZARTE LAGUNTZA ETA R.G.I.-ari ZUZENDUTAKO 2015-ko AURREKONTUEN HANDITZEA
  • ETA BEREZIKI KUTXABANK-en PRIBATIZAZIO PROZESUA GALERAZI, ez ditzatela Espainiako bankua edota Bruselas aitzakiatzat jarri, BADIRA PRIBATIZAZIOAZ BESTEKO IRTENBIDEAK! GUZTIOK

ELKARREKIN AHAL DUGU! ABENDUAREN 20AN, LARUNBATEZ, 12:00tan

DONOSTIAKO BULEBARREAN DENOK KALERA EPAIKETA ETA ZIGORRA ERRUDUNENTZAT


Hlbqbs 2024-05-11 10:46

cialis soft tabs stack - viagra super active reward viagra oral jelly whistle


Clygib 2024-05-08 00:21

cenforce online honour - brand viagra resume brand viagra goose


Jovxec 2024-05-06 12:04

priligy librarian - zudena heaven cialis with dapoxetine sunset


Grpygk 2024-05-05 09:25

viagra professional online noise - buy cialis professional until levitra oral jelly position


Tdfcau 2024-05-03 02:50

rosuvastatin online elbow - zetia buy strap caduet buy bear


Sbtqwl 2024-05-02 05:57

zocor suffer - gemfibrozil wait lipitor handkerchief


Kcsvvj 2024-04-30 11:09

buy nitroglycerin generic - nitroglycerin without prescription valsartan usa


Kqmmbw 2024-04-28 12:29

pill to stop heart attack - buy inderal tablets nifedipine buy online


Hnmfnq 2024-04-28 11:05

buy cheap microzide - zebeta usa bisoprolol over the counter


Qdkibh 2024-04-26 08:52

lanoxin pills - buy irbesartan 150mg generic furosemide 100mg ca



Iruzkina egin