Mario Fernandezen dimisioa: Agurraren ordua, puntuan

2014-12-01

​Berria. Mario Fernandezek Kutxabanken presidentetza utzi du EAJren erabateko babesa galdu ostean eta Espainiako Bankuak akzioen salmenta geldiaraz dezakeen zirkularra aurkeztu aurretik.

Itsasontziaren norabidea erabat finkatzeko garaia hasi aurreko egunetan erabaki du Mario Fernandezek Kutxabankeko lema askatu eta presidentetza lagatzea. BBK, Kutxa eta Vital fundazioek osatutako bankua ez du nora ezean utzi, kontsentsuz aukeratu dutelako presidente berria: Gregorio Villalabeitiak ordezkatuko du. Fernandezen agurra hobeto ulertzeko, agurraren uneak du garrantzia. Kutxabankeko presidenteak urte hasieran argi esan zuen zein zen bere norabide proiektua: bost urtean hiru fundazioek Kutxabanken akzioen %30 soilik kontrolatzea eta gainerakoa kapital pribatuaren esku uztea. Azkenaldian, ordea, norabide horrekiko distantzia hartu dute publikoki bai EAJk bai Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Baina, babes politikoaren faltaz gain, badago Fernandezen agurrean eragina izan dezakeen beste faktore bat: Espainiako Bankuak datozen egunetan erabakiko du hiru fundazioak akziodun bakarra diren ala hiru. Luis Maria Linde gobernadoreak atea irekita utzi dio hiru kutxak bakarka ari direla ebazteko aukerari. BERRIAk jakin duenez, aukera handia dago Espainiako Bankuak euren alegazioak onartu eta bakoitza bere aldetik ari dela aitortzeko. Ia egintzat jotzen dute egun gutxi barru Lindek euren tesia onartuko duela. Horrek aukera irekiko luke bankuaren akzioak derrigor ez saltzeko, eta, beraz, ezbaian utziko luke Fernandezek azken urtean defendatu duen norabidea.

Laburrera begira Kutxabank «Italiako eredura» doala esan, eta bankua burtsan kotizatzen irudikatu duen 71 urteko bankariak kargua utzi du datozen egunetan ireki daitekeen jokaleku berrian hitzak irentsi behar izan aurretik. Nolanahi ere, bai Kutxabankek eta bai Eusko Jaurlaritzak esan dute erabakia ez dela azken momentukoa izan, uda aurretik iragarri ziela Fernandezek agintaldia amaitzeko asmoa zeukala; 2009an BBK-ko presidentetzara hiru kutxen fusioaren buru izateko helburuarekin heldu zela eta xede hori bete ostean badoala. Baina EH Bilduk zein PPk Fernandezen eta EAJren arteko desadostasuna ikusi dute erabakiaren atzean.

EH Bilduren eskaria EAJri

EH Bilduk, hain zuzen, Fernandezen dimisioa aprobetxatu du EAJri berriz ere eskatzeko «pribatizazio prozesua gelditu eta Kutxabanken etorkizunaren inguruko eztabaida ireki dezan». Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere Kutxabanken «norabidea zuzentzeko» eskatu die gainontzeko instituzioei, «bankua esku publikoetan geratuko dela bermatzeko».

Izan ere, azken hilabeteetan bankuaren balizko pribatizazioan zentratu da batez ere eztabaida politikoa, bereziki EH Bilduren eta EAJren artean. Koalizioak jeltzaleei leporatu die hiru kutxak banku fundazio bihurtzea eta Kutxabank esku pribatuetan lagatzea. EAJk, berriz, behin eta berriz ukatu du kutxak eta Kutxabank pribatizatu dituela. Joan den astean bertan Urkullu lehendakariak distantzia hartu zuen Kutxabankeko presidentearen planarekin: «Fernandezek darabilen lan hipotesi bat baizik ez da hori». Akzioen kontra dagoela gaineratu zuen Urkulluk, baina bankuaren kudeatzaileen «erabaki subiranoak» errespetatzen zituela. Bada, Joseba Permach EH Bilduren Kutxako batzarkide ohiaren ustez, Fernandezen dimisioak erakusten du lehendakariak «arrazoia» eman ziola EH Bilduri haren planekiko desmarkatu zenean.

Abenduan argituko da, Espainiako Bankuak alegazioei erantzuten dienean, hiru fundazioak bankuko akzioak saltzera behartuta egongo diren ala ez. Egun Kutxabanken %57 BBKrena da; %32, Kutxarena, eta , Vitalena. Lindek erabakiko balu hiru fundazioak akziodun bakar bat direla, 700 miloi euroko erreserba funts bat osatu behar lukete bost urteko epean. Hipotesi horretan oinarrituta defendatu zuen Fernandezek kapital pribatuaren sarrera, bestela funts hori osatzeak gizarte ekintzari ezingo liokeela eutsi argudiatuz. Baina Lindek erabakitzen badu hiru fundazioak akziodun autonomoak direla, erreserba funts txikiagoa osatu beharko dute: 300 milioi euro bost urtean.

Bigarren aukera hori ari da indarra hartzen, eta jasangarriagoa litzateke funts hori sortzea, akziorik saldu behar barik. Soilik BBK-k osatu beharko luke funtsa, berak bakarrik gainditzen duelako erreserba hori egiteko legeak finkatu duen akzioen %50eko muga. Azken bi urteetan horniduretarako diru asko jarri du Kutxabankek, legeak eskatutakoaren gainetik. Banku erakargarri eta kaudimenduna bihurtu du horrek, eta EBZren azken azterketetan emaitza bikaina atera du. Fernandezek berak onartu zuen bankuak 800 milioiko soberakin garbia duela horniduretan. Akziorik saldu barik 300 milioiko funtsa osatzeko zati handi bat soberakin horien bitartez osatzea litzateke aukera bat.

Urkulluren «esker beroak»

Nolanahi ere, Espainiako Bankuaren zirkularra iristen denerako, Villalabeitiak gidatuko du ontzia, eta haren taldeak eta hiru fundazioetako patronatuek erabaki beharko dute zein bide hartu balizko pribatizazioaren inguruan. «Uste dut garai berri bat hasiko dela eta proiektua beste pertsona batek zuzentzeko ordua dela», adierazi du Fernandezek ohar bidez, eta ez du bestelako arrazoirik aipatu dimisioa arrazoitzeko.

EAJk ere ez du egin balizko desadostasunen inguruko adierazpenik. Urkulluk, sare sozialen bidez, «eskerrik beroenak» eman dizkio Fernandezi, egindako lanagatik. «Kutxak bateratzeko eta Kutxabank sortzeko trantsizio ordenatu eta profesional bat ahalbidetu du», lehendakariaren esanetan. Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaileak ere Fernandezen «distiraz betetako ibilbidea» nabarmendu du, eta haren dimisioa azaltzean adina aipatu du —71 urte ditu Fernandezek—.

Duela bost urte izendatu zuten presidente BBKn, EAJren babesarekin. Hirugarren ekinaldian lortu zuen helburua, 2012an: BBK, Kutxa eta Vital batzea. Kutxabank sortu zutenean Fernandez aukeratu zuten banku berriko presidente, eta atzo arte bete du kargua. «Banku bat sortzea eta Espainiako finantza sisteman dagoen kaudimendunena izatea lortu dugu lan handiko urteotan. Zuzendu dudan lantalde bikainari eta langileen konpromisoari esker izan da posible», azpimarratu du oharrean.

Kargua utzita, hezkuntza arlora itzultzeko asmoa agertu du, BBK-ko zuzendaritzara iritsi aurretik irakasle baitzen Deustuko Unibertsitatean. EAEko finantza erakunde nagusiaren arkitekto gisa gogoratua izango da Fernandez. Baina krisi betean egindako etxe kaleratzeekin eta IRPHaren auziarekin ere lotu izan da haren irudia Kutxabanken bulegoen atarietan azken urteetan egindako ezin zenbatuzko protestetan.

 


Fdgsfy 2024-05-07 22:29

cenforce funeral - cenforce online cunning brand viagra online supply


Hipsby 2024-05-06 12:37

priligy than - fildena rich cialis with dapoxetine rude


Hhqgle 2024-05-05 07:24

viagra professional result - viagra professional online stroke levitra oral jelly online div


Gqtwjy 2024-05-03 00:57

crestor sensation - caduet already caduet online slam


Ohybsn 2024-05-02 06:31

zocor principle - simvastatin friend atorvastatin unlock


Olxvuq 2024-04-30 09:05

nitroglycerin cheap - buy combipres online cheap diovan sale


Bkecqg 2024-04-28 13:03

order lopressor without prescription - buy generic benicar 10mg nifedipine oral


Smaxpn 2024-04-28 08:58

microzide 25mg price - microzide 25mg pills order zebeta 10mg online


Dwjyvc 2024-04-26 06:48

lanoxin 250mg tablet - purchase avapro pill lasix online buy


Hydkkg 2024-04-25 09:49

order famciclovir for sale - buy generic acyclovir buy valaciclovir pills for sale



Iruzkina egin