Stop Caixabank - Bankia bat-egiteari

Berreskura dezagun aurrezki-kutxa deszentralizatuen finantza sistema publikoa

Behean sinatzen dugun pertsona eta erakundeok bat-egite horren aurka gaude. Izan ere, horrek banku-kontzentrazio handiagoa ekarriko du eta horren ondorioz lehia txikiagoa eta bezeroentzako baldintza okerragoak. Eta enplegu suntsiketa handiagoa eragingo du, eta erakunde horiek herriarekiko urruntze handiagoa ekarriko du, hau da, gizarte ekintza txikiagoa eta gizarte eta lurraldeko kontrol txikiagoa.

Aurrezki kutxak suntsitzeko proiektua aurrez pentsatutako eta "goitik" antolatutako zerbait izan da, hainbat helburu lortzeko:

  • Oligopolio bat sortzea, elektrizitatearen eta erregaien merkatuan gertatzen den bezala, 2-3 enpresa inguruk merkatuaren zati handiena kontrola dezaten eta beren arauak ezar ditzaten, eta hori lortzen ari dira, eta gero eta neurrigabeagoak diren komisioetan nabaritzen ari da, kredituaren okertzea, etab.
  • Aurrezki kutxek bankuei egiten zieten lehia indartsua kentzea. Izan ere, aurrezkien erdia baino gehiago biltzea lortu zuten, eta, gainera, askoz gehiago inbertitzen zuten beren lurraldeetan, eta mozkinen zati handi bat gizarte ekintzara bideratzen zuten, baina hori ia desagertu egin da.
  • Zentralizazio prozesuan laguntzea. Izan ere, autonomia erkidegoek, beren aurrezki kutxak galtzean, finantza autonomia galdu dute, eta, horrekin batera, proiektu estrategikoetarako finantza baliabideak erabiltzeko aukera.

Era berean, bankarizazio prozesuaren ondoren, erakunde horiek Burtsara ateratzeko urratsa ere negargarria izan da, urte gutxiren buruan balioaren erdia baino gehiago galdu baitute.

Beraz, Caixabanken eta Bankiaren arteko bat-egite berri hori, egiten jarraitu nahi duten beste fusioak eta Burtsarako, azken 10 urteotan jarraitu den ildo guztiz negatibo beretik jarraitzea da. Aurrerago dabilen herrialdeek, hala nola Alemaniak, Holandak, Frantziak eta abarrek aurrezkiaren %50 baino gehiago aurrezki-kutxetan, kreditu-kooperatibetan eta erakunde publikoetan izaten jarraitzen duten.

Eskaera hori honako elkarte eta erakunde hauek bultzatzen dute:

Caixa Cat, Plataforma por una Banca Publica, Kutxabank Publikoa Plataforma (ELA, LAB, Steilas, EHNE, ESK, Ekoneus...), ATTAC, CIG


 
 
 
 
 
Interneten izen-abizenak, lanbidea eta herrialde-herria baino ez dira bistaratuko.
Datuen isilpekotasuna gordetzen da.